ENPRESA BERDEA
HELBURU NAGUSIA:
Lea-Artibaiko industria-sarearen, industriarekin lotutako zerbitzuen, garraio eta handizkako merkataritzaren trantsizio ekologikoa lortzea, hazkunde ekonomikoaren eredu berriaren eragile gisa, ikuspegi ekologiko integratzaile eta enpresen estrategiarekin lerrokatuta dagoen batetik.
Helburu nagusi horretaz gain, bigarren mailako helburu hauek ere lortu nahi dira:
- Enpresei trantsizio ekologikoaren gogoeta estrategikoan laguntzea, alderdi hori beraien estrategian txertatuz.
- Trantsizio ekologikoko proiektuak identifikatzen, lehenesten eta hautatzen laguntzea enpresei.
- Enpresei trantsizio ekologikoko mikro proiektuak eta proiektu pilotuak inplementatzen laguntzea.
- Trantsizio ekologikoaren arloan irtenbide eta jardunbide egokiak hurbiltzea, errealak eta enpresei aplika dakizkiekeenak.
- Trantsizio ekologikoaren arloan erreferente diren enpresa eta eragileen lankidetza indartzea (eragile sektorialak, eragile publikoak eta konponbideen hornitzaileak).
Hori guztia honako hauek barne hartzen dituen ekintza-multzo baten bidez:
- Enpresei laguntzea trantsizio ekologikoko mikro proiektuak identifikatzen, garatzen eta ezartzen, gure *BONO BERDEA programaren bidez.
- Enpresei aplika dakizkiekeen trantsizio ekologikoko benetako irtenbideak eta jardunbide egokiak hurbiltzea, tailer erakusgarrien garapenaren bidez, ACLIMArekin lankidetzan.
- Enpresentzako prestakuntza, 4 tailerreko ziklo baten bidez, jasangarritasunaren bidean hasten laguntzeko.
- Trantsizio ekologikoko proiektuak azkartzeko laguntza-programa publikoak identifikatzeko aholkularitza ematea enpresei.
(*) BONO BERDEA. Bost BONO mota daude:
- BONO BERDE 1. NONDIK ABIATU ETA NOLA EGOKITU ESTRATEGIA TRANTSIZIO EKOLOGIKORA
- BONO BERDE 2. ERAGINKORTASUN ENERGETIKOA HANDITZEA
- BONO BERDE 3. INGURUMENEAN AHALIK ETA ERAGIN TXIKIENA IZATEA
- BONO BERDE 4. INGURUMEN ARAUDIARI EGOKITZEA
- BONO BERDE 5. HONDAKINAK KUDEATZEA ETA MINIMIZATZEA
ENPRESA BERDEA Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatzen du, Bizkaia Orekan Sakonduz estrategiaren Eskualdeko Lehiakortasuna Sustatzeko Programaren barruan. Estrategia horretan parte hartzen duten hamar garapen-agentzien arteko lankidetza-proiektua da:
- Meatzaldeko Behargintza
- Errota Fundazioa
- Egaz Txorierri
- Behargintza Enkartur
- Mungialdeko Behargintza
- Ermuko Udala
- Leioako Behargintza
- SanturtziLan
- Lanbide Ekimenak
- Leartibai Fundazioa