Balio kate nagusiak
Lea-Artibai eskualdeko enpresak, 6 hornikuntza-kate nagusitan kontzentratzen dira:
Kautxuaren transformazioa

Eskualdea Euskal Herri mailan erreferente bat da kautxuaren munduan. Jarduera honekin lotutako ia 25 enpresa biltzen dituen industria lagungarri baten sorreran bidelagun izan den enpresa traktore bat dago.

Lea-Artibai eskualdeak arlo honetan duen gaitasuna indartzeko aukera du eskualdean kokatutako Leartiker Zentro Teknologikoari esker, material polimerikoen garapen, erabilera eta testatzetan espezializatuta dagoena.

Kautxuaren transformazioa
Arrantza

Lea-Artibain arrantzaren eta akuikulturaren balio-kateari dagozkion eslaboi gehienak daude: lehengaietatik hasita (Ondarroako eta Lekeitioko portuak), azken produktua garatu (freskoa, kontserban edo prestatua) eta handizkari eta txikizkarien banaketa kanalen bidez, merkatuan kokatu arte. Horrez gain, sektoreari zerbitzu/produktuak eskaintzen dizkion  industria bat ere badago. Aipatzekoa da, halaber, elikaduran espezializatutako Leartiker Zentro Teknologikoaren presentzia.

Arrantza
Ekipamendu industrialak
Sailkapen honen barruan daude Lea-Artibain garatzen diren jarduera industrialak, 5 sektoretako makineria eta ekipamendu mota desberdinen fabrikazioarekin lotutakoak: laborategia, etxetresna elektrikoak, argiztapena, makina-erreminta eta isolamendu termikoa. Eskualdeko tamaina handiko enpresa dira eta tokiko jarduera ekonomikorako gaitasun handiak dituzte.
Ekipamendu industrialak
Metala
Sektore honek enpresa kopuru handia du Lea-Artibain. Alde batetik, 400 lanpostu baino gehiago eskaintzen dituen eta nazioarteko talde bateko kide den galdaketa bat dago; eta, bestetik, metala eraldatzen duten enpresa txiki eta ertain asko daude. Gaitasun tekniko eta malgutasun handiko enpresa horiek piezak, ekipoak eta egiturak garatzen dituzte eskualdeko eta eskualde mugakideetako enpresa traktoreentzat.
Metala
Nekazaritza eta Abeltzantza
Lea-Artibain oso integratuta dagoen hornikuntza-kate bat da eta bere ia maila guztietan presentzia duena. Enpresa txikiek osatzen dute, oro har, familiarrak. Tradizio luzea dute eta produktua eta ekoizpen-teknikak ezagutzen dituzte.
Nekazaritza eta Abeltzantza
Turismoa

Turismoan aritzen diren enpresak oso txikiak dira eta goi-denboraldiko merkatuaren menpe daude. Beraien oinarrizko jarduerak honakoak dira: plangintza eta erreserbak, ostatua, gastronomia eta entretenimendua, erosketak, eta esperientzia eta bisita turistikoak antolatu eta kudeatzea.

 

Turismoa