ENPRESA-PROIEKTU BERRIAK MARTXAN JARTZEKO LAGUNTZAK

Leartibai Fundazioak Lanbidek finantzatutako ENPRESA-PROIEKTU BERRIAK MARTXAN JARTZEKO LAGUNTZAK programa jarriko du martxan, azaroan, Lea-Artibaiko ekintzaileentzat. Programa honek 3 hilabeteko iraupena izango du eta Leartibai Fundazioaren ikuskaritzapean eta tutoretzapean egingo da.

Programan izena emateko epea azaroaren 10a baino lehen amaituko da.

LAGUNTZA EKONOMIKOA

Enpresa-proiektu berri bat martxan jartzeko laguntza 1.500 €-koa izango da ekintzaile bakoitzeko. Zenbateko hori % 15 areagotuko da 18 urtetik gorakoak eta 30 urtetik beherakoak badira (eskaera aurkezteko unean), eta beste % 15 emakumeak badira.

ONURADUNAK

Ekintzaileak, edozein jarduera-eremutan negozio-ideia bat izanik, berau aztertu eta martxan jarri nahi dutenak.

BETEBEHARRAK

  • EAEn erroldatuta egotea eta bizilekua bertan izatea.
  • Langabezian egotea eta Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea.
  • Bideragarritasun-plan bat izatea enpresa edo negozio berri bat ezartzeko, dagokion erakunde laguntzaileak baliozkotua.
  • Enpresa edo negozioa abian jartzeko jardueretan %100eko dedikazioa izatea.
  • Deialdi honen kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek enpresa edo negozioa ezartzeko zehazten dituzten aholkularitza- eta laguntza-jarduera guztietan parte hartzea.
  • Negozioa abian jartzeko diruz lagundutako tutoretza- eta laguntza-prozesua amaitu eta gehienez ere 3 hilabeteko epean Ekonomi Jardueren gaineko Zergan alta ematea.
  • Xede berdinerako beste dirulaguntzarik jaso ez izana.
  • Aurreko deialdietan enpresa-jarduera berriak abian jartzeko laguntzarik jaso ez izana (Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak ekintzaileei laguntzeko kudeatu dituen deialdietan jasota dauden laguntzak).
IZEN-EMATEA

LEARTIBAI FUNDAZIOA

Xemein Etorbidea, 12-A (Makina-Xemein)

Tel. 94 616 91 72

kaixo@leartibaifundazioa.eus