Eskualdeko langabentzako lan-kontratuak
Leartibai Fundazioak, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren laguntzarekin, 16 teknikari kontratatuko ditu eskualdeko udalen babesarekin zehaztutako 13 proiektu ezberdin garatzeko. 6 hilabeteko kontratuak dira, eta askotariko lanbide-profilak eskatzen dira.
Ekimen hau Eusko Jaurlaritzaren Enplegua sustatzeko toki-ekintzetarako 2024ko dirulaguntzen deialdiaren baitan kokatzen da eta langabezian dauden pertsonen laneratzea bultzatzea du helburu.
BALDINTZAK ETA IZEN-EMATEA
Guztira 14 lan-eskaintza daude zabalik momentu honetan. Horietan izena emateko ezinbesteko baldintza da LANBIDEn langabetu bezala erregistratuta egotea eta lan-eskaintzan izena ematea LANBIDEren web-orriaren (www.lanbide.euskadi.eus) bidez, lanpostuaren erreferentzia-kodea erabilita.
ZABALIK DAUDEN LAN-ESKAINTZEN TITULU ETA KODEAK
162024011467_ Ingeniaria (LPE 2024).
162024011497_ Administraria (LPE 2024). (3 lanpostu).
162024011492_ Administraria (LPE 2024).
162024011487_ Ingeniaria / Ingurumen ikasketak (LPE 2024).
162024011523_ Peoia (LPE 2024).
162024011514_ Argazki zaharrak digitalizatzeko teknikaria (LPE 2024).
162024011484_ Administraria (LPE 2024).
162024011515_ Administraria (LPE 2024).
162024011648_Komunitate energetikoaren administraria (LPE 2024).
162024011520_ Peoien koordinatzailea (LPE 2024).
162024011602_ Gizarte hezitzaile / Psikologo / Gizarte laguntzaile (LPE 2024).
162024011513_ Enpresagintza / ADE (LPE 2024).
INFORMAZIOA
LEARTIBAI FUNDAZIOA
Xemein Etorbidea, 12-A (Makina-Xemein)
Tel. 94 616 91 72