Formakuntza
ABENTURA PARKE ETA ALTUERA JARDUERETAN ESPEZIALIZAZIO PRESTAKUNTZA

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Lea-Artibaiko 12 udalak finantzatutako ABENTURA PARKE ETA ALTUERA JARDUERETAN ESPEZIALIZAZIO PRESTAKUNTZA eskainiko dugu maiatzean, BIZKAIA GAZTEAK LEA-ARTIBAI programaren baitan.
Gazteen prestakuntza eta enplegua sustatzera bideratutako ekimen hau Lea-Artibaiko eta Busturialdeko gazteei zuzenduta dago.



FORMAKUNTZAREN EDUKIAK
- Abentura Parkeko jardueretan zuhaitzetan oinarritutako tirolinekin lan egiteko metodoa.
- Jarduerak edo erronka bertikalak segurtatzeko eta dinamizatzeko metodoa; besteak beste, abentura-parkeetako jarduera bertikalak eta top-rope moduan eskalatzeko teknikarekin ziurtatzea.
- Tresneria mantentzeko, ikuskatzeko, garbitzeko eta antolatzeko metodoa.
- Abentura-parkeko instalazioak eta zirkuituak mantentzeko oinarrizko lanen metodologia.
MATRIKULA
I 120€ I
Lea-Artibai:
Lea-Artibaiko herrietan erroldatutako 35 urtera arteko gazteak.
Busturialdea:
BIZKAIA GAZTEAK Busturialdea proiektuan parte hartzen duten herrietan (Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Elantxobe, Ereño, Errigoiti, Foru, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka, Murueta, Muxika, Nabarniz eta Sukarrietan) erroldatutako 35 urtera arteko gazteak.
I 350€ I
35 urtetik gorakoak eta gainerako herrietan erroldatutakoak.
INFORMAZIOA
OHARRA: izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ikastaroa bertan-behera geratuko da eta matrikularen zenbateko osoa itzuliko da.
MATRIKULA DEUSEZTATZEA: matrikularen diru-itzulketak (ikastaroan baja emateko) arrazoi justifikatuak egotekotan baino ez dira egingo eta ikasleak horiek egiaztatzeko beharrezko ziurtagiriak aurretiaz aurkeztu beharko ditu. Arrazoi justifikatutzat honako egoera hauek eragindakoak hartuko dira:
1. Ikastaroaren ordutegiarekin bateraezinak diren lan-betebeharrak: laneratze berria edo lan-ordutegi aldaketa.
2. Ikastaroa egitea eragozten duen luzaroko osasun-egoera: iraupen luzeko gaixotasun, ospitaleratze, ebakuntza edota errehabilitazio-prozesuak.
2025eko ekainaren 16tik (barne) aurrera ikastaroan baja ematekotan, ez da matrikularen diru-itzulketarik egingo eta ikasleak matrikula-gisa ordaindutako zenbateko osoa galduko du.

TURISMO AKTIBOKO URETAKO JARDUEREN ESPEZIALIZAZIO PRESTAKUNTZA
Busturialdeko gazteria-zerbitzuek Turismo Aktiboko Uretako Jardueren Espezializazio Prestakuntza antolatu dute GAZTEDI BUSTURIALDEA programaren baitan.
ekainean izango da, 9, 10, 11, 12 eta 13an
Ekainaren 9, 10, 11, 12 eta 13an egingo da 15:30etatik 20:30etara, Ibarrangelun.
Prestakuntza hau ere Bizkaia Gazteak Busturialdea proiektuan parte hartzen duten herrietan erroldatutako 35 urtera arteko gazteei eta Lea-Artibaiko herrietan erroldatutako adin bereko gazteei zuzenduta dago.
Matrikularen prezioa eta baldintzak berdinak dira bi prestakuntzetarako.
Informazio gehiago esteka honetan: https://www.gaztedibusturialdea.eus/prestakuntza/