Formakuntza
ABENTURA PARKE ETA ALTUERA JARDUERETAN ESPEZIALIZAZIO PRESTAKUNTZA
Bizkaiko Foru Aldundiak eta Lea-Artibaiko 12 udalak finantzatutako ABENTURA PARKE ETA ALTUERA JARDUERETAN ESPEZIALIZAZIO PRESTAKUNTZA eskainiko dugu maiatzean, UDAL GAZTEDI LEA-ARTIBAI programaren baitan.
Gazteen prestakuntza eta enplegua sustatzera bideratutako ekimen hau Lea-Artibaiko eta Busturialdeko gazteei zuzenduta dago.
FORMAKUNTZAREN EDUKIAK
- Abentura Parkeko jardueretan zuhaitzetan oinarritutako tirolinekin lan egiteko metodoa.
- Jarduerak edo erronka bertikalak segurtatzeko eta dinamizatzeko metodoa; besteak beste, abentura-parkeetako jarduera bertikalak eta top-rope moduan eskalatzeko teknikarekin ziurtatzea.
- Tresneria mantentzeko, ikuskatzeko, garbitzeko eta antolatzeko metodoa.
- Abentura-parkeko instalazioak eta zirkuituak mantentzeko oinarrizko lanen metodologia.
MATRIKULA
I 110€ I
Busturialdea:
Gaztedi Busturialdea proiektuan parte hartzen duten herrietan (Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Elantxobe, Ereño, Errigoiti, Foru, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka, Murueta, Muxika, Nabarniz eta Sukarrietan) erroldatutako 35 urtera arteko gazteak.
Lea-Artibai:
Lea-Artibaiko herrietan erroldatutako 35 urtera arteko gazteak.
I 350€ I
35 urtetik gorakoak eta gainerako herrietan erroldatutakoak.
INFORMAZIOA
OHARRA: izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ikastaroa bertan-behera geratuko da eta matrikularen zenbateko osoa itzuliko da.
MATRIKULA DEUSEZTATZEA: matrikularen diru-itzulketak (ikastaroan baja emateko) arrazoi justifikatuak egotekotan baino ez dira egingo eta ikasleak horiek egiaztatzeko beharrezko ziurtagiriak aurretiaz aurkeztu beharko ditu. Arrazoi justifikatutzat honako egoera hauek eragindakoak hartuko dira:
1. Ikastaroaren ordutegiarekin bateraezinak diren lan-betebeharrak: laneratze berria edo lan-ordutegi aldaketa.
2. Ikastaroa egitea eragozten duen luzaroko osasun-egoera: iraupen luzeko gaixotasun, ospitaleratze, ebakuntza edota errehabilitazio-prozesuak.
2024ko maiatzaren 6tik (barne) aurrera ikastaroan baja ematekotan, ez da matrikularen diru-itzulketarik egingo eta ikasleak matrikula-gisa ordaindutako zenbateko osoa galduko du.
TURISMO AKTIBOKO URETAKO JARDUEREN ESPEZIALIZAZIO PRESTAKUNTZA
Busturialdeko gazteria-zerbitzuek Turismo Aktiboko Uretako Jardueren Espezializazio Prestakuntza antolatu dute GAZTEDI BUSTURIALDEA programaren baitan.
Maiatzaren 8, 9, 20, 21 eta 22an egingo da 15:30etatik 20:30etara, Ibarrangelun.
Prestakuntza hau ere Gaztedi Busturialdea proiektuan parte hartzen duten herrietan erroldatutako 35 urtera arteko gazteei eta Lea-Artibaiko herrietan erroldatutako adin bereko gazteei zuzenduta dago.
Matrikularen prezioa eta baldintzak berdinak dira bi prestakuntzetarako.
Informazio gehiago esteka honetan: https://www.gaztedibusturialdea.eus/prestakuntza/