Lea-Artibaiko Enplegu Azoka
Enplegu Azoka ekainaren 14an (ostirala) ospatuko da Markina-Xemeinen kokatutako Lea-Artibai Berrikuntza Gunean.
Eskualdeko eta inguruko 17 enpresa eta erakundek parte hartuko dute bertan.
Burdinola, Cikautxo, Eika, Fagor Arrasate, Itsaskorda, Kautenik, Kide, Laboral Kutxa, Lanbide, Lantegi Batuak, Leartiker, Lea Artibai Ikastetxea, Lea Artibai Mankomunitatea, Maier, Nemak, Novia Salcedo Fundazioa eta Orbeak stand-a jarriko dute, dituzten lan-eskaintzak gazteen eskura jartzeko.
Udal Gaztedi Lea-Artibai
Ekimen hau Bizkaiko Foru Aldundiaren Udal Gaztedi Lea-Artibai 2024 programaren baitan kokatzen da. Lea-Artibaiko 16-30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta eskualdeko gazteen laneratzea sustatzea du helburu, gazte eta enpresen arteko harremana sustatuz.