TOKIKO MERKATARITZAN, PERTSIANAK ZABALIK PROGRAMA
PERTSIANAK ZABALIK Lea-Artibai eskualdeko saltoki txikiei zuzendutako oinordekotza-programa da.
HELBURUA
Programaren helburua da merkatari batek bere negozioa itxi eta pertsiana jaitsi aurretik, negozio hori irekita mantentzea ahalbidetuko duen prozesu bat abian jartzea: negozioa hartuko duen pertsona bat bilatzea eta jarraipena emateko behar dituen baliabide guztiak haren eskura jarri eta prozesua erraztea, alegia.
NORI DAGO BIDERATUTA
- Erretiroa hartzeagatik edo beste arrazoi batengatik negozioa utzi nahi duten Lea-Artibaiko merkatariei.
- Lea-Artibaiko merkataritza-establezimendu baten ardura hartu nahi duen edonori.
Hurrengoak ere merkataritza-establezimendutzat jotzen dira: besteak beste, garbitegiak, tindategiak, argazki-zerbitzuak, pintura-zerbitzuak, dokumentuen fotokopiak, estetika zentroak eta ile-apaindegiak.
PROGRAMAN IZEN EMATEKO
Leartibai Fundazioko teknikariok jarraibideak emango dizkizugu. Bidea errazteko gaude.
MERKATARI IZATEKO PREST
- Saltoki batean lan egingo zenuke?
- Erretiroagatik ixteko prozesuan dagoen establezimendu bat hartzera animatuko zinateke?
- Beste lokal bat behar duzu zure negozioa handitzeko?
ZEIN DA ZURE EGOERA? Jar zaitez gurekin harremanetan eta bidea erraztuko dizugu. Aholkularitza pertsonalizatua eta zure kasuari egokitua eskainiko dizugu.
Martxan dagoen negozio bat hartu nahi baduzu, hau da zure aukera. Lea-Artibai eskualdean pertsiana jaistear dauden negozioen zuzeneko harremana eta informazio eguneratua dugu. Adituekin harremanetan jarriko zaitugu oinordekotza-prozesua aurrera eramateko.
Idatzi kaixo@leartibaifundazioa.eus helbidera edo deitu 94 616 91 72 telefono zenbakira.
LASTER ERRETIRATU NAHI DUT
- 2-3 urte barru erretiroa hartzeko asmorik al duzu?
- Zure negozioa bideragarria da, baina ezinezkoa zaizu lanean jarraitzea?
Jar zaitez gurekin harremanetan eta bitartekari gisa jardungo dugu. Prozesuan lagunduko dizuten adituekin harremanetan jarriko zaitugu.
Zure negozioak pertsiana irekita jarrai dezan lan egingo dugu. Harreman zuzena dugu hainbat ekintzaile eta lanerako prest dauden pertsonekin.
Kontaiguzu zure kasua kaixo@leartibaifundazioa.eus helbidean edo deitu 94 616 91 72 telefono zenbakira. Zure oinordekotza-prozesua errazteko gaude.
PERTSIANAK ZABALIK MANTENDU NAHI DUTEN NEGOZIO BATZUK:
JOSUNE ARROPA DENDA
Markina-Xemein