SIRENERGY Interreg Europe, berrikuntza soziala energia berriztagarrietan.

AKRONIMOA: SIreNERGY

DATAK: 2023/03/01-2027/02/28

DESKRIPZIOA:

Interreg Europak proiektu berri bat onartu digu, SIreNERGY INTERREG EUROPE (Berrikuntza soziala energia berriztagarrietan). Proiektu hau ofizialki 2023ko martxoaren 1ean hasi zen eta 2027ko otsailean bukatuko da.

Proiektu honen koordinatzailea Leartibai Fundazioa da, eta EVE-EEE Euskal Energia Agentziarekin batera erakunde hauekin elkarlanean arituko da hurrengo 4 urteetan:

Helburu nagusia 

Landa-eremuetan iturri berriztagarrietatik datorren energia-kuota handitzeko eskualde- eta nazio-politikak hobetzea da, indarra jarriz tokiko kontsumitzaileen informazioa hobetzean eta autokontsumitzaileei elektrizitatea sortzeko, biltegiratzeko, kontsumitzeko eta saltzeko gaituz.

Proiektuaren garapenarekin hurrengo helburu zehatzak ere lortu nahi  dira:

  • Energia berriztagarrien estrategiak tokiko, eskualdeko eta nazioetako garapen ekonomikoko estrategietan txertatzea, tokiko potentziala eta beharrak islatzeko.
  • Energia berriztagarriak landa eremuetako hornidura-kate nagusietan integratzea, hala nola nekazaritzan, basogintzan, fabrikazio tradizionalean eta turismo ekologikoan.
  • Tokiko gizartearen onarpena bermatzea, tokiko komunitateei energia berriztagarriak karbono gutxiko alternatiba energetiko gisa erabiltzearen onura azalduz eta horien diseinuko, finantzaketako edo kudeaketako prozesuan inplikatuz.
  • Energia-kontsumitzaileen parte-hartzea handitzea, energia-iturri berriztagarri berrien garapenean eragile aktibo gisa.
  • Energia berriztagarrien proiektuak sortzeko dinamika sinergikoak sustatzea, landa-eremuko baliabide naturalak, inplikatutako eragile guztiak eta abian dauden gainerako proiektuak kontuan hartuta.

Proiektuak hiru atal nagusi izango ditu:

  • Herrialde bakoitzak landa eremuetan energia berriztagarrien estrategien garapenaren diagnostikoa egingo du. Horren bitartez, arlo horretan dituen gabeziak eta hobekuntzak identifikatuko ditu batez ere herritarren inplikaziori dagokionez.
  • Landa eremuetan energia berriztagarrien sustapen eta erabilerarako herritarren parte hartzea eta inplikazioaren inguruan egon daitezkeen praktika onak identifikatu eta bisitatuko dira.
  • Diagnostikoan ikusitakoarekin eta praktika onetan ikasitakoarekin tokiko politikak hobetzeko egin daitezkeen ekintzak identifikatuko dira.

Proiektuaren garapenaren bitartez nazioarteko 59 entitate kolaborazioan aritzea lortu nahi da, 6 egoeraren diagnostiko egingo dira, 25 praktika on identifikatuko dira eta gaiari lotutako 5 politika aztertuko dira.


PROIEKTUA

Sirenergy Interreg Europe

Instagram

S 1