SYSTOUR Interreg Europe,turismo iraunkorra sustatzen landa eremuetan.

AKRONIMOA: SYSTOUR

DATAK : 2022/03/01- 2027/08/31

DESKRIPZIOA:

Europako proiektu berri bat jarri dugu abian SYSTOUR INTERREG EUROPE (Systemic approach for sustainable tourism strategies in rural areas). Proiektua Politecnico di Torino erakundearen Arkitektura eta Diseinu Sailak garatu du eta Interreg Europako proposamenen deialdiaren irabazle izan da.

SYSTOUR Politecnico di Torino erakundeak zuzenduko du bazkide nagusi gisa eta beste 6 bazkide publiko eta pribatu izango ditu; horien artean Leartibai Fundazioa. Horrez gain, Europako 6 herrialdetako (Italia, Espainia, Frantzia, Hungaria, Polonia eta Finlandia) 90 laguntzaile baino gehiago ere arituko dira elkarlanean.

Lau urteko iraupena duen proiektu hau ofizialki 2023ko martxoaren 1ean hasi zen eta 2027ko maiatzaren 31n amaituko da. Bere helburu nagusia turisten fluxuak balioztatu gabeko landa-eremuetara eramatea eta proiektuko testuinguruen berezitasunak azpimarratzea da, eremu bakoitzeko fluxuetan oreka bilatuz eta eremuak mugikortasun iraunkorraren, konektibitate digitalaren eta eremu batek eskain ditzakeen benetako esperientzien bidez lotuz.

Proiektuan zehar, partaide diren eskualdeen 6 Diagnostiko Integral egingo dira. Ondoren, oinarriak ezarriko dira herritarren bizi-kalitatean eragin positiboa zehazteko, lurraldeen garapen iraunkorra ahalbidetzeko. Lurralde-eragileen parte-hartzeak eta eskualdeen arteko esperientzien trukeak lurralde-garapenerako tresna politikoak sortzen lagunduko du.

Jarduerak hiru fasetan banatzen dira (fase nagusia, jarraipen-fasea eta itxiera-fasea):

  • Turismo iraunkorra sustatzera bideratutako 30 Jardunbide Politiko On partekatzea. 6 Lurralde-bisitetan aurkeztuko dira (bat herrialde bazkide bakoitzeko).
  • 6 Inkesta Integral garatzea, hautatutako eskualdeetako turismo-sektorearen egoera eta herrialde bazkide bakoitzeko politika aktiboak ulertzeko, eta hutsune politikoak identifikatzea.
  • Garatu beharreko politikei buruzko jarraibideak dituzten bide-orri politikoak zehaztea.

Komunikazioari dagokionez, hauek izango dira zereginak: 6 Eskualdeko Hedapen-ekitaldi antolatzea (bat herrialde bazkide bakoitzeko); 2 Eskualde Arteko Hedapen-ekitaldi antolatzea (Finlandian eta Espainian); 2 Eskualde-arteko Tailer antolatzea ezagutzak transferitzeko (Frantzian eta Italian, Politecnico di Torinon); webgune bat eta sare sozialak sortzea, hala nola Facebook, Linkedin eta kanal bat YouTuben.


PROIEKTUA

Systour Interreg Europe

Facebook

S 1 SYSTOUR INTERREG EUROPE proiektu europarrari hasiera eman dio Leartibai Fundazioak

S2 Lea-Artibaiko turismoak Molise bisitatu du Systour Interreg Europe proiektuaren barruan

Stakeholders Meeting

S2 Lea-Artibaiko turismoak Poloniako Świętokrzyskie eskualdea bisitatu du Systour Interreg Europe proiektuaren barruan