Xedea Turismo-sektoreari laguntzea:
- Turismo-produktuak sortzea eta garatzea
- Merkaturatzea bultzatzea
- Berrikuntza eta ekintzailetza sustatzea
- Euskadi helmuga gisa sustatzea eta gaualdiak gehitzen
Diruz lagundu daitezkeen ekintzak:
- Proiektu bakar bat eskatzaile bakoitzeko
- Gutxieneko gastua: 3.000 €
- Euskara eta hizkuntza inklusiboa erabiltzea
A) Turismo-produktuak
- Produktuak sortzea
- Marketin-planak
- Diseinu grafikoa, ikus-entzunezkoa
- Webgunea, SEO, RRSS
Ez dira diruz lagunduko
– Inbertsioak (ekipoak, altzariak)
– Bertako langileak
– Gastu orokorrak (argia, alokairua…)
– Merchandisinga
– Hosting-ak, domeinuak
Diruz lagundu daitekeen zenbatekoa:
- Gastuaren % 60ra arte
- Gehienez 20.000 €(40.000 €elkarte handiak)
B) Ekitaldi turistikoak
- Kulturalak, gastronomikoak edo kiroletakoak
- Estatuan/nazioartean eragina dutenak
- Jendearentzat irekiakDiruz lagun daitekeen zenbatekoa:
- Gastuaren % 50
- Gehienez 7.500 €
- 15.000 €arte, kontsolidatutako gertaera bada edo ≥ 3 egun
- 25.000 €arte, pakete turistikoa barne hartzen baduEz dira sartzen tokiko jaiak edo ekitaldi txikiak
Erakunde onuradunak:
- Autonomoak eta turismo-enpresak (ETEak)
- Jarduera turistikoa edo osagarria duten enpresak
- Turismoarekin lotutako elkarteak, fundazioak eta irabazi-asmorik gabeko erakundeak
Honako hauek ez dira laguntza-programa honen onuradun izango:
- Erakunde publikoak edo antzekoak
- Kirol-klubak
Zer aurkeztu behar den
- Proiektuaren memoria.
- Aurrekontu banakatua
- Fakturak edo proformak
- Erantzukizunpeko adierazpenak
- Ekitaldietarako: Komunikabideen plana (RRSS + prentsa) eta espero den eragina
- Produktuetarako:: Helburuak + estrategia + marketina
1. Agindu honetan araututako laguntzak bateragarriak izango dira beste erakunde edo organismo batzuek emandako beste laguntza batzuekin, salbu eta Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak kudeatutako hitzarmen, babes edo bestelako laguntza-aginduen babesean jarduera berberetarako emandakoekin.
2. – Agindu honen babesean emandako laguntzaren zenbatekoak, beste erakunde edo organismo batzuen laguntza edo dirulaguntzekin batera, ezin izango du gainditu gainfinantzaketarik ez gertatzeko diruz lagundutako jardueraren kostua. Eskatzaileak hori egiteko konpromisoa hartuko du aurkeztutako eskabidearen erantzukizunpeko adierazpenean. Horretarako, aurkeztutako eta onartutako eta, hala badagokio, justifikatutako gastu guztiak hartuko dira diruz lagundutako jarduketaren kostutzat.
3. – Gain finantzaketarik gertatuz gero, soberakinari dagokion kopurua kenduko zaio agindu honen bidez emandako laguntzari