
Dirulaguntza honen helburua da Bizkaiko 6.000 biztanletik beherako udalek 2025eko ekitaldian kultura-jarduerak egitea.
Foru dekretu honen arabera, honako eremu hauetako kultura sustapenarekin eta hedapenarekin zuzenean lotutako kultur jarduerak lagundu ahal izango dira diruz:
- Folklorea.
Arte eszenikoak: musika, dantza eta antzerkia.
Ikusizko eta ikus-entzunezko arteak.
Literatura-sustapena.
Erakunde bakoitzak eskabide bakarra aurkeztu ahal izango du, proiektu bakarrarekin.
Erakunde Onuradunak
Foru dekretu honek arautzen dituen dirulaguntzen onuradun izan daitezke Bizkaiko Udalak, bai eta 6.000 biztanletik beherako udalerrietako tokiko erakunde autonomoak ere, eskaera egiten den egunean indarrean dagoen biztanleen azken udal erroldaren arabera.
Diruz lagun daitezkeen gastuak
Laguntzen Zenbatekoa
Dirulaguntzen gehieneko zenbatekoa proiektuaren aurrekontu osoaren % 70era artekoa izango da, berrikusi eta dagozkion doikuntzak egin ondoren, eta inoiz ez 24.000 eurotik gorakoa.
Gauzatze Epea
Dirulaguntza eskatzeko arrazoi diren proiektuak 2025eko ekitaldian garatu beharko dira.
Justifikatzeko Epea
Erakunde onuradunek 2026ko martxoaren 26ra arte justifikatu ahal izango dute laguntza.
Beste Dokumentu Batzuk
Laburpen Fitxa: Ficha_v2