
Deialdi honen helburua da dirulaguntzak ematea, norgehiagoka-erregimenean, Bizkaiko Lurralde Historikoan hondakinen kudeaketan zirkulartasuna sustatzeko.
Erakunde Onuradunak
Bizkaiko Lurralde Historikoko udalak eta mankomunitateak.
Diruz Lagun daitezkeen Jarduerak
Agindu honen babesean diruz lagundu daitezkeen jardueratzat hartuko dira honako jarduera-kategoria hauek:
- (A) Kudeaketarako baliabideetan inbertitzea:
- Hondakinen udal-bilketarako edukiontziak eta sistemak eskuratzea, bai eta dendetan eta ostalaritzan zatikiak biltzeko poltsa konpostagarriak eta kuboak eta frakzio organikoari atxikitako etxebizitzetarako ontziak ere.
- Sarrailak, giltzak, autokonpostagailuak, komunitateko konpostagailuak eta birringailuak.
- (B) Hondakinak biltzeko ibilgailuak: Biltzeko ibilgailu berriak erostea, berotegi-efektuko gasen emisioak gutxituko dituzten hobekuntza teknologikoekin.
- (C) Bilketa espezifikoak: Bilketa pertsonalizatuko edo espezifikoko sistemak ezartzea eta hondakinen kontrolik gabeko isurketak ezabatzea.
- (D) Hondakinak biltzeko eta kontabilizatzeko prozesua digitalizatzea:
- Telekontrol- eta identifikazio-sistemak ezartzea.
- Konpostajea jatorrian kuantifikatzea.
- (E) Aholkularitza teknikoa eta prestakuntza:
- Sortzeagatiko ordainketara, eraikuntza- eta eraispen-hondakinak kudeatzera eta edukiontzi-ekoizpena optimizatzera bideratutako udal-ordenantzak garatzea.
- Hondakinak kudeatzeko eta/edo prebenitzeko tokiko planak idaztea.
- Konpostaje-prozesuaren kontrola jatorrian eta karakterizazioetan.
- (F) Hondakinen prebentzioa eta ingurumen-hezkuntza:
- Elikagaiak xahutzearekin, litteringarekin, plastikoen erabilera murriztearekin, konpontzearekin, berrerabiltzearekin eta birziklatzearekin lotutako sentsibilizazio-kanpainak.
- Ingurumen-hezkuntzako zerbitzuak.
Laguntzaren Zenbatekoa
Dirulaguntzaren zenbatekoa, gehienez ere, eskatutako zenbatekoaren % 100 izango da, betiere eskatutako gastuak dirulaguntza jaso dezaketen gastuekin bat badatoz eta jarraian adierazitako atalaseak gainditzen ez badituzte.
20.000 biztanletik beherako udalerrietan:
- A motako ekintzak: 25.000 euro arte (BEZa barne).
- B motako ekintzak: 25.000 euro arte (BEZa barne).
- C motako ekintzak: gehienez 10.000 euro (BEZa barne).
- D motako ekintzak: gehienez 10.000 euro (BEZa barne).
- E motako ekintzak: 15.000 euro arte (BEZa barne).
- F motako ekintzak: 30.000 euro arte (BEZa barne).
Diruz lagundu daitekeen gehieneko zenbateko metatua 80.000 eurokoa izango da, hainbat ekintza-motatarako laguntza eskatuz gero.
Gauzatzeko eta Justifikatzeko Epea
Diruz lagundutako jarduerak 2025eko urtarrilaren 1ean hasi eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik 10 hilabete igaro baino lehen gauzatu eta justifikatu beharko dituzte erakundeek.
B motako jarduketen kasuan, epe hori 5 hilabetez luzatuko da, hau da, emakidari buruzko foru agindua argitaratu eta 15 hilabetera amaituko da.
Beste Dokumentu Batzuk
Laburpen Fitxa: Ficha_v2