Dirulaguntzen programa honen bidez, helburu hauek lortu nahi dira:
- Industrialde berean dauden enpresen arteko asoziazionismoa bultzatzea.
- 2024ko Industrialdeak Egokitzeko eta Hobetzeko Dirulaguntzetarako kudeaketa- eta jarduketa-planak egiten laguntzea, industrialdeak modernizatu, egokitu eta hobetzeko.
- Lankidetza publiko-pribatua sustatzea industrialde in dustrial bateko enpresen eta industrialdea kokatuta dagoen udalerriko toki-erakundearen artean, haren kudeaketa hobetzeko.
-
Industrialde bateko enpresen eta industrialdea kokatuta dagoen udalerriko toki-erakundearen arteko lankidetza publiko-pribatua sustatzea, industrialdearen kudeaketa hobetzeko.
Programa hori bi jardun-arloren bidez gauzatuko da:
- 1. Arloa: Elkartegintza sustatzeko eta industrialdeak kudeatzeko eta jarduteko plan integralak egiteko laguntzak.
- 2. Arloa: Jarduketa Planean aurreikusitako modernizazio, egokitzapen eta hobekuntzarako inbertsioak egiteko laguntzak.
Dirulaguntzaren Onuradunak
1. Arloa: Industrialdeetako jabeen eta/edo errentarien elkarteak, izena edozein dela ere.
2. Arloa: Dirulaguntzen onuradun izan daitezke:
- Industrialdeetako jabeen eta/edo errentarien elkarteak, izena edozein dela ere.
- Industrialderen bat kokatuta dagoen lurraldeko Bizkaiko Lurralde Historikoko toki-erakundeak, baldin eta industrialdearen azalera osoaren % 50 edo azalera eraiki osoaren % 50 baino gehiago jabetza pribatukoa bada.
Diruz Lagun Daitezkeen Gastuak
Diruz lagundu daitezkeen gastutzat hartuko dira, indarrean dagoen araudiaren arabera behar bezala justifikatuak izanik, epe barruan gauzatu direnak, beharrezkoak direnak eta proiektuaren edo jardueraren izaerari eta garapen normalari erantzuten diotenak.
1. Arloa: Kudeaketa eta Jarduera Plan Integrala egiteko kontratazio-gastuak.
2. Arloa: Industrialdeko Jarduketa Planean definitutako eta adostutako inbertsioak, gauzatzeko ardura duten erakundeek egingo dituztenak. Honako hauek izango dira:
- A Motako Inbertsioak: titulartasun publikoko espazioak eta oinarrizko zerbitzuak (ura, zaborra, argiztapena, bideak, etab.) hobetzea edo egokitzea.
- B motako inbertsioak: poligonorako balio erantsiko zerbitzuak (konektibitatea, segurtasuna, seinaleak, haurtzaindegia, etab.).
Laguntzen Zenbatekoa
1. Arlorako:
- Dirulaguntzaren zenbatekoa onartutako diruz lagun daitekeen gastuaren % 75 izango da, 12.000 euroko gehieneko mugarekin.
- Erakunde onuraduna aipatutako eremu behartsuetako udalerri batean badago, dirulaguntzaren ehunekoa % 85 izango da, muga berarekin.
2. Arlorako:
- Dirulaguntzaren zenbatekoa toki-erakundeentzat onartutako diruz lagun daitekeen gastuaren % 60 izango da, eta % 70 jabeen eta/edo errentarien elkarteentzat.
- Dirulaguntzaren zenbateko osoa ezingo da izan 90.000 eurotik gorakoa erakunde onuradun bakoitzeko.
- Erakunde onuraduna eremu behartsuetako udalerri batean badago, toki-erakundeentzat onartutako diruz lagundu daitekeen gastuaren % 70 izango da, eta % 80 jabeen elkarteentzat eta/edo errentarientzat.
- Dirulaguntzaren zenbatekoa, guztira, ezingo da 100.000 eurotik gorakoa izan erakunde onuradun bakoitzeko.
Gauzatze Epea
1. Arloan diruz lagundutako jarduerak edo proiektuak 2023ko abenduaren 1etik 2025eko maiatzaren 30era bitartean hasi eta amaitu beharko dira.
2. Arloan diruz lagundutako jarduerak edo proiektuak 2023ko abenduaren 1etik 2025eko irailaren 30era bitartean hasi eta amaitu beharko dira.
Onuradunek organo instrukzio-egilearen aurrean aurkeztu beharko dute epea amaitu baino lehen, hau da, 2025eko uztailaren 1a baino lehen 1. arearen kasuan, eta 2025eko urriaren 31 baino lehen 2. arearen kasuan.
Beste Dokumentu Interesgarri Batzuk
Laburpen Fitxa: Ficha_v2 (eudel.eus)