
Deialdi honetan araututako dirulaguntzen xedea izango da banakako ibilbideetan parte hartzen duten landa-eremuetako eta hiri-eremuetako emakumeei arreta pertsonalizatua ematea, baldin eta ekintza desberdinak konbinatzen badituzte, hala nola, lan-orientazioa, aholkularitza, informazioa, prestakuntza, zeharkako gaitasunak eta trebetasunak eskuratzea, laneratzea erraztea eta enpleguan laguntzea, eta emakumeen gaikuntza eta laneratzea helburu badute, eta, aldi berean, benetako berdintasuna eta enplegua lortzeko diskriminaziorik eza indartzen badituzte.
Erakunde Onuradunak
Foru-aldundiak eta foru-sektore publikoa; EAEko udalak eta tokiko sektore publikoko erakundeak; EAEko sektore publikoko erakundeak; EAEko tokiko edo eskualdeko garapen-agentziak eta horien elkartze-erakundeak; prestakuntza-erakundeak; irabazi-asmorik gabeko erakunde juridikoak.
Diruz Lagun daitezkeen Jarduerak
- Enplegagarritasunaren diagnostikoa eta laneratzeko ibilbide pertsonalizatua, jardueraren akordio pertsonal batean sartuta.
- Lan-orientazioko ekintzak eta parte-hartzaileen enplegu-bilaketa errazteko.
- Lanbide-kualifikazioko eta -birkualifikazioko prestakuntza-ekintzak, lan bat egiteko ezagutza teknikoak eta trebetasun egokiak eta nahikoak eskuratzea ahalbidetuko dutenak.
- Zeharkako konpetentzien tailerrak.
- Ibilbide pertsonalizatuan laguntzea.
- Programa garatzen den lurraldeko lan-merkatuaren prospekzioa.
Erakunde onuradunek zuzenean gauzatuko dituzte programaren jarduerak, eta ezin izango dituzte azpikontratatu.
Beste Dokumentu Batzuk
Laburpen Fitxa: Ficha_v2