Ebazpen honen xedea da 2030 Agenda toki-erakundeetan ezartzea, lerrokatzea eta kokatzea sustatzen duten proiektu eta ekimenetarako dirulaguntzen 2024rako deialdia egitea, norgehiagoka-erregimenean.
Proiektuen kalitatea bermatze aldera, ezartzen da parte hartzen duen erakunde bakoitzak proiektu bakarra aurkeztu ahal izango duela deialdi honetan.
Diruz Lagun Daitezkeen Jarduerak
Dirulaguntzak honako gai hauei buruzko proiektuak edo ekimenak diruz laguntzeko izango dira:
- Tokiko eremuan 2030 Agenda ezartzeko planak egitea.
- Udaleko plan estrategikoak 2030 Agendara egokitzeko proiektuak.
- 2030 Agenda ezartzeko Planean eta/edo lehendik dauden beste plan estrategiko batzuetan ezarritako lehentasunei erantzuten dieten jarduerak, 2030 Agendarekin bat datorren lurraldean erantzun bat ematea helburu dutenak.
- 2030 Agendaren inguruko sentsibilizazio- eta kontzientziazio-proiektuak, tokiko herritarrei eta/edo tokiko eragile guztiei zuzenduak, gaitasunak sortzea barne.
- 2030 Agenda ezartzen eta toki-eremuan Garapen Iraunkorreko Helburuen lorpena gauzatzen lagunduko duten ekimenak.
Laguntzen Zenbatekoa
Gutxienez 20.000 €eta gehienez 250.000 €-ko proiektuak diruz lagundu ahal izango dira.
Gauzatze Epea
Proiektu bakoitza gauzatzeko gehieneko epea urtebetekoa izango da, dirulaguntza emateko ebazpena “Dirulaguntzen Datu-base Nazionalean” argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Justifikatzeko Epea
Justifikazioa aurkezteko epea hiru hilabetekoa izango da, proiektua gauzatzeko aldia amaitu eta hurrengo egunetik aurrera.
Gastuen Aldi Hautagarria
Proiektu bakoitza gauzatzeko gehieneko epea urtebetekoa izango da, 2024/06/21etik aurrera.
Beste Dokumentu Interesgarri Batzuk
Ebazpenaren Laburpena: Anuncio 23005 del BOE núm. 149 de 2024
Laburpen Fitxa: Ficha_v2 (eudel.eus)