Oinarri hauen helburua da Mankomunitateko udalei UEMAk 2022rako egitasmoan zehaztutako hainbat lehentasunetan sakontzeko ekimenak martxan jartzeko dirulaguntzak ematea. Dirulaguntza hauen bidez, ondoren jarduerak bultzatu nahi dira 2022an:
a) Udalek onartzen dituzten udalerriko hirigintza plan orokorretan (HAPOetan), plan partzialetan edo udalerriko egoera soziolingusitikoan eragina izan dezaketen
bestelako plan eta proiektuei ELE tresna aplikatzea eta neurriak hartzea, dagozkion emaitzen arabera.
b) Herritar etorri berriak euskara erakartzea helburu duten ekimenak udalerri horretan lehenengoz martxan jartzea.
Erakunde onuradunak:
Dirulaguntza hauek jaso ahalko dituzte, Mankomunitateko kide izan, eta esleipena egiten den egunean, mankomunitateari ordaindu beharreko kuota egunean duten udalek.
Dirulaguntza jasotzeko beharrezkoa izango da udalari bere pertsonal gastuez gain, ekimen honek aparteko gain kostu bat suposatu izana.
Laguntzaren zenbatekoa:
Atalak gehienezko kopuru hau izango du: 25.000 euro.
Kide diren udalentzako dirulaguntzak: Partida: 40.900.
Dirulaguntza ez da inoiz gain kostu horren %85 baino handiagoa izango.