I 2020ko ekaina I
Orain dela urte bat, Azaro Fundazioa garaile izan zen SPRI taldeak sustatutako lizitazio baten. Lizitazio horren helburua Interclúster Lan Taldearentzako Zaintza eta Adimen Lehiakor prozesuentzako Euskarri Zerbitzu Espezializatuak kontratatzea da, eta urtebeteko epea eta luza daitekeen beste bat du.
SPRI Taldea Eusko Jaurlaritzaren Enpresa Garapenerako agentzia da, Ekonomia Garapen eta Azpiegitura Sailaren mendekoa. Bere helburua euskal enpresak babestu eta bultzatzea da zerbitzu eta programen bitartez Eusko Jaurlaritzaren politikak zabaltzeko, bide horretatik gure herriko enpresa-sareari zerbitzu emateko.
Horrela, Azaro Fundazioa zaintza eta adimen zerbitzuetan hornitzaile liderretako bat bihurtu zen, eta urte honetan zehar SPRI Taldearekin – Kluster eta Nazioartekotze saila – eta EAEko klusterrekin lan egin du, ideiak eta lankidetza proiektuak zehazten, zaintzaren bitartez klusterren dinamizazio erakundeen (KDE) artean lankidetza edo partaideen artean “Zaintza KolaborAktiboa” bezala ezagutzen dena lortzeko helburuarekin.
Hainbat dira prozesu horretan parte hartzen hari diren erakundeak, beraien artean Basque Clusteres eta Basquetrade Investment SPRIren aldetik, klusterren 11 dinamizazio erakundez gain: ACLIMA, Clúster del Papel, Eraikune, Mafex, Eiken, Clúster de movilidad y logística, GAIA, Siderex, AFM, Federación Española de Asociaciones de Fundidores (FEAF) eta Asociación de Fundidores del País Vasco y Navarra (AFV). Zaintza honako arloetan gauzatu da: Kluster Politika, Nazioartekotzea, Energia-eraginkortasuna eta Smart Cities – Mobility.
Prozesua 2019ko ekainean hasi zen, eta klusterren dinamizazio erakundeen artean lankidetza lortzeko jarraitu duten dinamika hainbat KDEk zaintzaren 4 arloetako bakoitzean gehien balioetsitako albisteekin hileroko buletinak egitea izan da. Ondoren, buletin horiek aztertu dituzte KDEen artean lankidetza ideiak zehazteko. Horrela, 32 ideia inguru zehaztu dituzte, interes gehien piztu dutenak KDEen artean, eta horietatik 4 aukeratu dira hobeto aztertzeko. Hurrengo pausoa ideia horiek proiektura eramatea izango da ondoren gauzatu ahal izateko.
Urte beteko luzapena
Lehen urte honetan lortutako emaitzak ez dira erdeinagarriak izan, baina edozein prozesutan bezala hobetu beharreko gauzak daude: zaintza arloak berriz zehaztea kalitate hobeko informazio fluxua lortzeko; informazio iturri berriak identifikatzea; gure errealitatetik hurbilago dauden erreplikatu daitezkeen probetxuzko esperientziak; KDEei dagokien gaien inguruan erreferente eta aditu gehiago; eta KDEn artean komunikazioa eta interakzioa hobetzea. Horretarako urte oso bat dago aurretik, zehaztutako ideiak martxan jarri eta berriak identifikatzeko urte bat.