I 2020ko iraila I
Pasa den urteko edizioaren arrakasta ikusita (inguruko 6 enpresa ari dira iaz antzemandako digitalizazio proiektuak gauzatzen), aurten bigarren edizioari ekin dio Azaro Fundazioak. Programaren aurkezpena irailaren erdialdean egin zen, eta bertan, inguruko hainbat enpresek parte hartu zuten.
Lehen fase gisa, Industria 4.0 eta horren baitan digitalizazioak eskaintzen dituen aukerez hitz egin zuten, eta Teknikerrek, bere esperientzia eta know-how teknologikotik abiatuz, zenbait datu eta proiektu aukera komentatu zituen. Orain, enpresa parte-hartzaileek, Azaro Fundazioarekin batera, diagnostiko-espres bat egingo dute Industria 4.0 alorrean zein fasetan dauden jakiteko. Diagnosi labur horretan digitalizazioak enpresa bakoitzari eskaintzen dizkion aukerak identifikatuko dira, Teknikerren laguntzarekin. Ondoren, aukera horiek digitalizazio proiektu bihurtuko dituzte.
Digitalizazioa ardatz hartuta, Challenge 4.0 programarekin ere eskualdeko enpresen lehiakortasunean eragiten jarraitzen du Azaro Fundazioak.
Challenge 4.0 Bizkaiko Foru Aldundiko Eskualdeko Lehiakortasuna Sustatzeko Programaren bitartez diruz lagunduta dago.