I 2020ko iraila I
Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (EGEF) finantzatuta dagoen COHES3ION europar proiektuak bosgarren “lurralde-bisitaldia” ospatu du Suediako Stockholm Eskualdera.
Bazkideen lurraldeetan espezializazio adimentsuen estrategiak definitu eta inplementatzeko orduan lurraldetasuna barneratzea helburu duen proiektu hau BEAZek – Bizkaiko Foru Aldundiaren sozietate publikoa – lideratzen du, eta Azaro Fundazioak bazkide bezala parte hartzen du.
Erakunde biek, proiektuko kide diren beste erakundeekin batera, parte hartu zuten bilera horretan, eta oso interesgarria izan zen. Stockholm Eskualdean lehentasuna duten sektoreen identifikazio eta sustapenaren inguruko praktika onak ezagutzeko aukera izateaz gain, horien sustapenean inplikatuta dauden sareak, dinamikak eta eragileak ere antzeman zituzten.
Oraingo honetan, bazkideek ondorengo praktika onak ezagutzeko aukera izan zuten:
– Introduction to Stockholm region and RIS3 status (Maria Lindqvist, Region Stockholm)
– Stockholm Business Alliance, interregional collaboration on business development and foreign investment (Elisabet Sjögren, SBA)
– Regional development strategy for Stockholm County (RUFS2050), with focus on Stockholm city and 8 regional cores
– Södertälje Science park and industrial transition (Robert Kingfors, Södertälje Science park)
COVID-19ak sortutako egoeraren ondorioz, lurralde-bisitaldiak eta bazkide-bilerak era birtualean egiten ari dira. Hori dela eta, bisiten egutegia moldatu egin da; beraz, online bidezko bisitaldi guztiak 2020ko abendurako burutuko dira.
Hurrengo bisitaldi birtuala urriaren hasierarako dago aurreikusita Irlandako Hegoaldeko Eskualdera.