I 2021eko urtarrila I
Azaro Fundazioa, Bermeo, Mundaka eta Sukarrietako Behargintzarekin elkarlanean, 2019tik BIZINFISH proiektuan murgilduta dabil bi eskualdeetako arrain sektoreko handizkari, izoztatzaile eta kontserberoen lehiakortasuna bultzatzeko asmoz. Bizkaiko Foru Aldundiaren Bizkaia Orekan Sakonduz programaren baitan kokatzen den lankidetza proiektu honetan Lea-Artibai eta Busturialdeako 33 enpresak parte hartzen dute.
Egitasmo honen helburua arrainaren merkaturatze eta eraldaketaren sektoreko enpresa txiki eta ertainen nazioartekotzea sustatzea da. Horrela, 2020ko otsailean Lea-Artibai eskualdeko 9 enpresak parte hartu zuten misio bat egin zen Maroko iparraldera, eta abenduan, otsaileko bisitari jarraipena emanez, topaketa birtual bat antolatu zen. Marokoko elkarte esanguratsuak eta hegoaldeko beste sei enpresak parte hartu zuten B2B bileretan (banatzaile-txikizkari edota ekoizle-banatzaile bilerak).
Abenduan baita ere, Arabiar Emirerri Batuen inguruko prospektiba lan bat egin da. Kontserba produktuentzako merkatu joerak eta posisionamendua aztertu dira.
Partaideek beraien lehiakortasuna hobetzea lortu dute misioetan egindako kontaktu komertzialei esker eta horrek gure eskualdeetako ekonomia garapenean eragin zuzena izan du.