Otsaila 2021
Azaro Fundazioak *ORHI proiektu europarraren partzuergoaren koordinazio-bileran parte hartu zuen, otsailaren 2an, online. 2018ko urtarrilean hasitako proiektu honen helburua POCTEFA lurraldearen mendebaldeko Nekazaritzako Elikagaien Industriaren balioa azpimarratzea da, honako hauen bidez: sinergia garapena lurralde bietako enpresen artean; balio erantsiaren erabilera berriak sustatuko dituzten Teknologia Berritzaile eta Negozio-Eredu berrien nazioarteko eta mugaz bestaldeko identifikazioa; eta materia organiko eta plastikoen emariaren erabilera eragile eta eraginkorra enpresetan.
Bazkideek, goiz osoko bileran zehar, martxan jarritako ekintza bakoitzean orain arte egindako aurrerapenak errepasatu zituzten eta proiektuaren azken hilabeteetarako lan-plana ezarri zuten.
Landutako gaien artean, inplementatu beharreko proiektuen aurrerapenaz eta ORHIren ondareaz hitz egin zen, proiektuaren laburpen-bideo batean ikusgai geratuko dena. Proiektuari amaiera emateko, hitzaldi birtual bat antolatu da martxoaren 18rako. Goiko irudian, gai-zerrenda ikus daiteke eta, izena emateko, inprimaki hau bete behar da.
*Proiektu hau Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2014-2020) Programarekin batera % 65ean finantzatuta dago Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (FEDER) bitartez.