Ekaina 2021
Eskualdeko ekintzaileen beharrizanei erantzuna emateko asmoz, Azaro Fundazioak eta Leartibai Garapen Agentziak negozio-ideia bat duten ekintzaileei zuzendutako “Ekin Pausoz Pauso” ikastaroa antolatu dute, ekainaren 14tik 22ra bitartean burutu dena.
Prestakuntza horretan parte hartu duten ekintzaileek enpresaren kudeaketaren esparruko oinarrizko kontzeptuak landu dituzte, hala nola merkataritza-arloa, ekonomikoa, forma juridiko ezberdinen ezaugarriak, sortzeko eta abian jartzeko izapideak, laneko arriskuen prebentzioa, ingurumena, eta abar. Ondoren, ikasitakoa bakoitzak bere proiektuan aplikatu beharko du. Horretarako, banakako aholkularitza jasoko dute Azaro Fundazioa eta Leartibai Garapen Agentziaren eskutik, eta beraien negozio-ideiaren bideragarritasun-plana egin ahal izango dute.
Gainera, ikastaro hau egiten duten ekintzaileei Bizkaiko Foru Aldundiaren Autoenplegua eta enpresen sorrera sustatzea dirulaguntza eskatzeko aukera zabaltzen zaie. Aurtengo deialdia irailaren 6an irekiko da eta urriaren 1era arte egongo da zabalik.