Urtarrila 2024
Gaur egun, berrikuntza funtsezkoa da enpresentzat, etengabe aldatzen ari den mundu honetan lehiakorrak izaten jarraitzeko. Enpresek prest egon behar dute informazio garrantzitsua jaso eta ideia eta proiektu arrakastatsuetan bihurtzeko. Egoera horren aurrean, negozioen zaintzaren eta adimenaren eginkizuna inoiz baino garrantzitsuagoa da.
Horretarako, INTOOL dago, erakundeetan zaintza- eta adimen-prozesuak definitzen eta ezartzen espezializatutako negozioa. Intool-en informazio estrategikoa biltzeko prozesua sistematizatzen eta digitalizatzen laguntzen diete enpresei, baita informazio horren bidez proiektuak definitzen ere, haien berrikuntza sistemak hobetzeko eta erabaki estrategikoak elikatzeko.
15 urte baino gehiagoko ibilbidea duen talde dinamikoa osatzen dute eta hazten jarraitzen dute. Hori dela eta, beraien lan talderako ZAINTZA ETA ADIMEN SISTEMEN TEKNIKARI baten bila dabiltza lanpostu finko bat betetzeko. Hauek dira bete beharreko baldintza nagusiak:
- Zaintza eta adimen prozesuekin edota berrikuntzaren kudeaketarekin lotutako prozesu eta metodologietan prestakuntza edota esperientzia izatea.
- Ingeniaritzan edo ADEn graduatua edota masterra izatea.
- Euskararen gaitasuna.
Lan taldera batuko den pertsona Intool-eko beste teknikari batzuekin elkarlanean arituko da eta bezeroen beharretara bideratutako zaintza- eta adimen-sistemak ezartzeko proiektuak diseinatzen eta hedatzen parte hartuko du. Horrez gain, zaintza-estrategiaren diseinuarekin, garapenarekin eta emaitzen analisiekin lotutako eginkizunak ere izango ditu, besteak beste.
Beraz, enpresetan eta erakundeetan zaintza- eta adimen-prozesuak definitzen eta ezartzen espezializatutako hedapenean dagoen proiektu profesional baten parte izan nahi baduzu, erantsi zure kurrikuluma esteka honetan Lan-eskaintza
Etorkizuneko erakunde dinamiko bateko kide izan zaitezke!
Informazio gehiago Intool-en wegunean.