• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es

Langabezia-tasa nabarmen jaitsi da Lea-Artibai eskualdean

Apirila 2024

Jakina denez, Covid-19 pandemiaren ondorioz sortutako krisiak hankaz gora jarri zuen gure egunerokotasuna, eta eragin zuzena izan zuen lan-munduan, sektore askotan galerak eraginez. Lea-Artibai eskualdea ere gogor jo zuen, industria-sareko enpresak kolokan jarriz eta lanpostu asko galduz, batez ere zerbitzuen sektorean.

Horren erakusgarri da Lea-Artibaiko langabezia-tasa: % 9,9koa zen 2020an, eta gaur egun (2024ko martxoa), berriz, nabarmen baxuagoa, % 7,4koa. Argi dago azken urteotan egoera hobetuz joan dela, inguruko enpresak pixkanaka indartzen ari dira eta lanpostu asko berreskuratzen ari dira.

Horrela, une honetan 893 langabe daude eskualdean: horietatik % 55 emakumeak dira eta % 45 gizonak. Herri bakoitzeko datuei erreparatuz gero, Ondarroa da langabetu gehien dituen herria % 8,5eko tasarekin. Aldiz, Ziortza-Bolibarrek ditu gutxien % 3,4ko tasarekin.

Lan-sektorea kontuan hartuta, gaur egun langabezian dauden pertsonen % 59ak zerbitzuen sektorean lan egiten zuen lehen, eta % 22ak industriari lotutako lanpostuetan. Gainerakoak, nekazaritzaren eta eraikuntzaren sektoreetan.

Adinari dagokionez, eskualdeko langabetuen % 47,7k 45 urte baino gehiago ditu, eta % 37k 25-44 urte bitartean.

Aurrekoa
Hurrengoa
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved