Lea-Artibai eskualdean ortugintzan modu profesionalean hasi nahi duten gazte eta ekintzaileei bideratuta dago.
Apirila 2024
Ortugintzaren inguruan ezagutzak jaso nahi dituzten Lea-Artibaiko 16 eta 30 urte bitarteko gazteentzat edota euren burua ortugintzarantz modu profesional batean bideratu nahi duten ekintzaileentzat ikastaroa antolatu dute Lea Artibai Landa Garapenerako Alkarteak eta Leartibai Fundazioak, elkarlanean. Ekimen hori Udal Gaztedi Lea-Artibai programaren baitan kokatzen da, eta Bizkaiko Foru Aldundiak eta Lea-Artibaiko 12 udalerriek babestuta dago.
Modu honetan, ortugintza ekologikoan oinarrizko ezagutzak jaso eta lehen sektorean laneratu nahi duten gazte eta ekintzaileei aukera bat eskaini nahi izan zaie.
Baratze-enpresa batean ekiteko oinarrizko eta beharrezko kontzeptuei buruzko prestakuntza orokorra duen ikastaro teoriko-praktikoa izango da: ereiteko lursaila prestatzea; espezieak eta horien erabilera; landatzea edo ereitea; gaixotasunak eta izurriak; teknika agroekologikoen bidezko kontrola; etab.
Ikastaroa maiatzaren 15ean hasi eta ekainaren 26an bukatuko da, 28 orduko iraupenarekin. Astean behin emango da, astearteetan, 15:30etatik 19:30etara, modu presentzialean Markina-Xemeinen.
Izena ematea esteka honen bidez egin behar da.