• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es

Lea-Artibaiko Enplegu Azoka

Ekaina 2024

Leartibai Fundazioak ENPLEGU AZOKAren edizio berri bat antolatu du, Udal Gaztedi Lea-Artibai 2024 ekimenaren baitan. Aurtengo hitzordua ekainaren 14an izango da, Markina-Xemeinen kokatuta dagoen Lea-Artibai Berrikuntza Gunean (Xemein Etorbidea, 12A).

Goizeko 10:00etan hasi eta eguerdiko 13:00ak arte, eskualdeko 17 enpresa eta erakunde izango dira bertan, bakoitza bere stand-ean, gazteei laneratzeko dituzten aukerak aurkeztu eta lan-poltsa ezberdinetan sartzeko aukera eskaintzen.

Ekimen honen helburu nagusia da eskualdeko gazteen eta enpresen arteko harreman zuzena sustatzea, haien enplegagarritasunean eraginez. Horrela, hainbat lan-eskaintza izango dituzte eskura, eta beraien kurrikulumak stand ezberdinetan uzteko aukera izango dute.

Burdinola S.Coop. (Amoroto), Cikautxo S.Coop. (Berriatua), Eika S.Coop. (Etxebarria), Fagor Arrasate S.Coop. (Etxebarria), Itsaskorda S.L. (Markina-Xemein), Kautenik S.L. (Berriatua), Kide S.Coop. (Berriatua), Laboral Kutxa, Lantegi Batuak, Leartiker S.Coop. (Markina-Xemein), Lea Artibai Ikastetxea (Markina-Xemein), Maier S.Coop. (Gernika-Lumo), Nemak (Etxebarria) eta Orbea S.Coop. (Mallabia) enpresek parte hartuko dute Enplegu Azokan. Horrez gain, Lanbide (Ondarroa), Novia Salcedo Fundazioa (Bilbo) eta Lea Artibai Mankomunitateak ere beraien stand-ak jarriko dituzte.

Lea-Artibai eskualdeko merkataritza, turismo eta ostalaritzan lana bilatu nahi dutenek ere, beraien kurrikulumak Leartibai Fundazioaren stand-ean uzteko aukera izango dute.

Ikusi kartela


Udal Gaztedi Lea-Artibai

Ekimen hau Bizkaiko Foru Aldundiaren Udal Gaztedi Lea-Artibai 2024 programaren baitan kokatzen da. Lea-Artibaiko 16-30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta eskualdeko gazteen laneratzea sustatzea du helburu, gazte eta enpresen arteko harremana sustatuz.

Aurrekoa
Hurrengoa
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved