Iraila 2024
Lea-Artibai eskualdean enplegua sustatu eta bertako bizilagunen enplegagarritasuna hobetzen laguntzeko eginkizunean, Leartibai Fundazioak 3R Enplegurako Programa eskaintzen du urtean zehar etengabe.
3R Enplegurako Programa eskualdeko langabeei beren lan-ezaugarriak eta aukera profesionalak indartzen laguntzeko diseinatutako proiektua da, lan-merkatura itzultzea errazteko xedearekin. Horretarako, bi jarduketa-fase ditu: Birorientazioa eta Birlaneratzea.
Lehenengo fasean, parte-hartzaileen diagnostiko indibidualizatua egiten da, beraien lanbide-profila osatzeko eta, ondoren, banakako ibilbide pertsonalizatua diseinatzeko; ildo horretan, aukera profesionalak, lan-merkatuaren egoera, prestakuntza-beharrak eta zeharkako gaitasunen lanketa aztertzen dira jarraitu beharreko urratsak finkatu ahal izateko. Programaren erabiltzaileek tutoretza pertsonalizatua dute prozesu honetan zehar, eta aholkularitza tekniko osagarria ere jasotzen dute, curriculum vitaea egiteko tresnak eta laguntza-teknikak eskainiz.
Birlaneratze fasean, pertsona bakoitzak izan ditzakeen enplegu-aukerak aztertzen dira, unean dauden enplegu-eskaintzak kontuan hartuta.
3R Enplegurako Programa langabezian dauden eta beraien lan-egoera birbideratu eta enplegagarritasuna hobetu beharra duten pertsonei zuzenduta dago, lan-merkatura itzuli ahal izateko.
Programa honetan parte hartu ahal izateko, Leartibai Fundazioak izena emateko hiru bide ditu:
- Leartibai Fundaziora deitu (94 616 91 72).
- eplaza@leartibaifundazioa.eus helbidera mezua idatzi.
- Izena emateko inprimakia bete (eskuragai dago www.leartibaifundazioa.eus webgunean).
* Ekimen hau Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak finantzatuta dago.