• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es

BIZKORTU 2025 Lea-Artibaiko enpresak eraldatzeko behar duten bultzada

Ekaina 2025 –

Leartibai Fundazioak eskualdeko enpresa sarearen aldeko apustu sendoa egin du berriro BIZKORTU programaren edizio berri batekin, enpresa-ideiak benetako proiektu bihurtzeko eta  eraldaketa digital, berde eta nazioartekoan enpresei laguntza emanez, baita inbertsio-planak edo berrikuntza-proiektuak garatzen.

Ekimen hau batez ere Lea-Artibai eskualdeko industria, industriarekin lotutako zerbitzuak, handizkako merkataritza eta garraioko sektoreetako enpresei zuzenduta dago, eta aukerak identifikatzeko, proiektuak definitzeko eta finantzaketa egokia aurkitzeko laguntza pertsonalizatua eskaintzen du.

Urte hasieratik, Leartibai Fundazioak arrakastaz izapidetu ditu Bizkaiko Foru Aldundiaren 2I Berrikuntza Planaren eta ETEen Nazioartekotze programaren baitako ekimenetarako laguntzak. Gainera, datozen asteetan deialdi berriak ere irekiko dira, hala nola LEADER, LEHIATU INBERTSIOA eta LEHIATU SUSTAPENA, inbertsio eta nazioartekotze proiektuetara bideratuta.

Aipatutako ekimenez gain, HAZINNOVA programaren deialdia ere zabalik dago. Programa horrek doako aholkularitza espezializatua eskaintzen die ETEei, funtsezko arloetan mikroproiektuak garatzeko: ekoizpena, bezeroak, pertsonak, kudeaketa ekonomiko-finantzarioa, prozesu administratiboak, merkatu berriak edo logistika. Iraupen laburreko proiektu eraginkorrak dira, 50 ordu/3 hilabete inguru. BIZKORTU programa Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailak eta BEAZek lurralde-lehiakortasuna bultzatzeko sustatutako Bizkaia Orekan Sakonduz ekimenaren Eskualdeko Lehiakortasuna Bultzatzeko Programaren barruan kokatzen da. Leartibai Fundazioak, sare horretako eragile aktibo gisa, tokiko enpresen zerbitzura jartzen ditu bere esperientzia, baliabideak eta ikuspegi estrategikoa. BFA-ri esker doako zerbitzua da eskualdeko enpresentzat.

Zure enpresa berritzea, digitalizatzea, inbertitzea edo kanpora ateratzea pentsatzen ari da? Eraldaketa berdearekin bat egin nahi duzu eta proiektuak definitzeko edo finantzaketa aukerak bilatzeko laguntza behar duzu? Leartibai Fundazioa bidelagun izan dezakezu prozesu horretan. Jarri harremanetan eta hasi gaur zure negozioaren etorkizuna eraldatzen.

Aurrekoa
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved