• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es

Lea-Artibaiko Turismo Plan Estrategikoaren lanketa

Azaroa 2025 –

Lea-Artibai eskualdeko Turismo Plan Estrategikoaren berrikusketa egin da sektore pribatuko eta publikoko eragileekin elkarlanean. Bizibizki enpresaren laguntzaz, banakako elkarrizketak, herritarrei inkestak eta eragile ezbedinekin hainbat bilera burutu dira.

Emaitzak jasota, irailean eskualdeko enpresei diagnostikoa aurkeztu zitzaien; urrian, alkateen foroan formulazio estrategikoari buruzko txostena aurkeztu zen; eta azaroan, bi dokumentu horrek ardatz hartuta, lan-saio bateratu bat antolatu zen.

Lea-Artibai eskualdeko turismo sektoreko hainbat enpresa eta udalerrietako ordezkari politiko bildu ziren Leartibai Fundazioaren egoitzan datozen urteetako Turismo Plan Estrategikoaren zehaztapenean sakontzeko. Horrela, formulazio estrategikoaren oinarriak eta ardatz estrategikoen inguruko azalpenak jaso ondoren, parte hartzaileek lan-lerro eta ekintzen proposamenak egiteko dinamika bat burutu zuten taldeka.

Aurrera begira ekintza-planean jasoko diren proiektu edota ekintza esanguratsuenak identifikatzen laguntzeko lanketa emankorra bezain partehartzailea izan zen eta, horri esker, urtea amaitu aurretik 2026. urtetik aurrera turismoaren alorrean Lea-Artibai eskualdeak jarraituko duen ikuspegi estrategiko bateratua eta lanerako gidaliburua zehaztuko dira aurrerantzean.

* Ekimen hau Bizkaiko Foru Aldundiko Garraio, Mugikortasun eta Turismo Sailak finantzatuta dago.

Aurrekoa
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved