• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es

Lea-Artibai eskualdeko hiri-ekonomia eredu lehiakor eta iraunkor bat bultzatzeko plan estrategikoa

Urtarrila 2026 –

Leartibai Fundazioak, Lea-Artibai eskualdeko udal ezberdinen babesarekin, eskualdeko hiri-ekonomiaren etorkizuna gidatuko duen estrategia bateratua osatzeko egutegia eta lan-urratsak finkatu ditu, Eusko Jaurlaritzaren hiri ekonomia bultzatzeko Merkasaretza estrategia berrituarekin lerrokatuz.

Eskualdeko hurbileko ehun ekonomikoa indartu eta etorkizunera egokitzeko funtsezko urratsa eman du Leartibai Fundazioak, Hiri-Ekonomia Estrategia Jasangarria eta Partekatua diseinatzeko prozesua abiarazita. Lanketa 2026ko lehen seihilekoan garatuko da, Ikertalde aholkularitza-enpresarekin lankidetzan.

Estrategiak, eskualdeko tokiko merkataritza, ostalaritza eta hurbileko zerbitzuak indartzea eta lehiakorragoak bihurtzea bilatzen du, Lea-Artibaiko garapen ekonomikoa dinamizatu eta herritarren bizi kalitatea hobetzeko asmoarekin. Era berean, lanketa honek ikuspegi integral bat barneratzen du, eskualdeko gainerako esparruetan (hirigintza, mugikortasuna, kultura, turismoa…) garatzen ari diren beste ekimenekin lerrokatuz.  

Ikertaldek zuzentzen duen lan-prozesua otsailean hasiko da, eta emaitza gisa, eskualdeari hiri ekonomiako ibilbide-orri partekatua eskainiko dio, erronka nagusiei erantzuteko ekintza-ildoak eta jarraipen/ebaluazio proposamena zehaztuz.  

Partaidetza-prozesuan oinarritutako estrategia

Plana partaidetza-prozesu baten bidez garatuko da, eta prozesu horrek sektorearen ikuspegia ez ezik, eskualdeko eragileen eta udalen ekarpenak jasoko ditu eta eskualdeko biztanleriaren iritzia ere kontutan hartuko da. Horretarako, Ikertaldek, eragile ezberdinei eta herritarrei zuzendutako inkestak garatuko ditu. Gainera, hainbat lan-saio ere egingo dira, eta herritarren ekarpenak jasotzeko interakzio-bideak erraztuko dira.

Hartara, Leartibai Fundazioak, eskualde oparoago, biziago eta jasangarriago bat eraikitzeko bidean, tokiko eragile eta herritarrak Hiri Ekonomia Estrategia Jasangarri eta Partekatua diseinatzeko prozesuaren parte izatera gonbidatzen ditu.

Aurrekoa
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2026 | All Rights Reserved