
Otsaila 2026 –
Leartibai Fundazioak eskualdeko enpresa sarearen aldeko apustu sendoa egiten du BIZKORTU programaren edizio berri batekin, enpresa-ideiak benetako proiektu bihurtzeko eta enpresei laguntza ematea eraldaketa digital, berde eta nazioartekoan, baita inbertsio-planak edo berrikuntza-proiektuak garatzean.
Ekimen hau batez ere Lea-Artibai eskualdeko industria, industriarekin lotutako zerbitzuak, handizkako merkataritza eta garraioko sektoreetako enpresei zuzenduta dago, eta aukerak identifikatzeko, proiektuak definitzeko eta finantzaketa egokia aurkitzeko laguntza pertsonalizatua eskaintzen du. Datorren asteetan, Bizkaiko Foru Aldundiaren 2I Berrikuntza eta inbertsio aurreratua sustatzeko Programa, ETEen Nazioartekotze programaren eta Talentuaren Erakarpenerako Programen baitako ekimenak diruz lagunduta izateko, laguntzak zabalduko dira.


Gainera, datozen hilabeteetan deialdi berriak ere irekiko dira, hala nola Trantsizio Digitala, Trantsizio Berdea, LEADER, LEHIATU INBERTSIOA eta LEHIATU SUSTAPENA, inbertsio eta nazioartekotze proiektuetara bideratuta.
BIZKORTU programa Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailak eta BEAZek lurralde-lehiakortasuna bultzatzeko sustatutako Bizkaia Orekan Sakonduz ekimenaren Eskualdeko Lehiakortasuna Bultzatzeko Programaren barruan kokatzen da. Leartibai Fundazioak, sare horretako eragile aktibo gisa, tokiko enpresen zerbitzura jartzen ditu bere esperientzia, baliabideak eta ikuspegi estrategikoa.
Zure enpresa berritzea, digitalizatzea, inbertitzea edo kanpora ateratzea pentsatzen ari da? Eraldaketa berdearekin bat egin nahi duzu eta proiektuak definitzeko edo finantzaketa aukerak bilatzeko laguntza behar duzu? Leartibai Fundazioa bidelagun izan dezakezu prozesu horretan. Jarri harremanetan eta hasi gaur zure negozioaren etorkizuna eraldatzen, lehiakorragoak izateko.

