Dirulaguntzaren xedea
Bizkaiko Lurralde Historikoan turismoa erakartzeko ekitaldiak egiten laguntzea da dirulaguntzen deialdi honen xedea.
Erakunde onuradunak
Honako hauek izan daitezke dekretu honetan jasotako dirulaguntzen erakunde onuradunak:
- Elkarteak, fundazioak eta irabazi-asmorik gabeko beste erakunde batzuk, baldin eta haien helburu sozialean turismo-jarduera garatzea aurreikusita badago, ekitaldiaren titularrak direnean.
- Turismo-ekitaldi bat titular gisa egiten duten enpresek.
Dirulaguntza jaso dezakeen egitatea
Honako baldintza hauek guztiak betetzen dituzten Bizkaiko Lurralde Historikoan turismoa erakartzeko ekitaldiak diruz laguntzeko moduko egitatetzat hartuko dira:
- Bizkaiko Lurralde Historikoko eskualdeetan eragin sozial eta ekonomiko positiboa izatea.
- Bizkaiko turismo-posizionamendua sendotzen laguntzea.
- Turisten eta ostatu-gauen kopurua handitzea lurraldean.
- Jende guztiarentzat irekita egotea.
- Bizkaiko Lurralde Historikoaz haraindi ondorioak dituztenak.
Ekitaldiak informazioa izan beharko du erakunde sustatzailearen webgunean, sare sozialetan edo erakundeak duen informazio publikoko beste edozein bitarteko, plataforma edo euskarri digitaletan.
Diruz lagundu daitezkeen gastuak
Diruz lagundu daitezkeen gastutzat hartuko dira, indarrean dagoen araudiaren arabera behar bezala justifikatuak izanik, epe barruan gauzatu direnak, beharrezkoak eta zalantzarik gabe proiektuaren izaerari eta garapen normalari erantzuten diotenak, besteak beste, honako hauek:
- Ekitaldia antolatzeko, egiteko eta sustatzeko beharrezkoak diren gastuak.
- Ekitaldia garatzeko instalazioak eta zerbitzu teknikoak muntatzea.
- Lokalak edo beste edozein espazio alokatzea ekitaldia egiten den bitartean, betiere erakunde onuradunaren egoitza soziala ez badira.
- Ekitaldia egiten den egunerako eskatzen diren aseguruak kontratatzea. Zenbatekoa hainbanatu egingo da urteko kontratazioaren kasuan.
- Ekitaldiaren publizitatea eta zabalkundea
Gauzatzeko epea
Diruz lagundutako jarduerak edo proiektuak 2024ko maiatzaren 1etik 2024ko abenduaren 31ra bitarteko epe luzaezinean hasi eta amaitu beharko dira.
Laguntzen banakako zenbatekoa
Diruz lagundu daitezkeen proiektuek diruz lagundu daitekeen gastuaren % 30eko gehieneko laguntza izango dute, eskabideak baloratzeko irizpideei buruzko oinarrian lortutako puntuen arabera.
Gehieneko dirulaguntza 20.000 eurokoa izango da erakunde onuradun bakoitzeko.