• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
Turismo-Jarduera Sustatzeko Laguntzak_2024
Dirulaguntza mota:
Turismoa
Eskatzeko epea:
2024/06/17 - 2024/06/30

Dirulaguntzen deialdi honen helburua sektore publikoari laguntzea da, 2024an Bilbo Bizkaia helmugaren garapen turistiko jasangarrirako proiektuak egiten, bai eta lurraldean proiekzio turistikoa duten ekitaldiak bultzatzea ere.

Zehazki, arlo hauetan sailkatutako proiektuak finantzatuko dira:

  • 1. Arloa: Azpiegitura turistikoak, turismo-bulego iraunkorrak eta baliabide turistikoak hobetzea.
  • 2. Arloa: Prestakuntza eta sektorearen lehiakortasuna hobetzea.
  • 3. Arloa: Helmuga, produktuak edo turismo-jarduerak sustatzea.
  • 4. Arloa: Turismoa erakartzeko ekitaldiak
  • 5. Arloa: Turismo-kudeaketako egiturak indartzea.

1. ARLOA: TURISMO-AZPIEGITURAK, TURISMO-BULEGO IRAUNKORRAK ETA BALIABIDE TURISTIKOAK HOBETZEA

Erakunde Onuradunak

  • Eskualdeko eta tokiko Turismo Kudeaketako Erakundeak eta horien mendeko beste erakunde publiko batzuk.
  • 150.000 biztanletik beherako udalak.

Dirulaguntza Jaso Dezakeen Egitatea

Diruz lagundu daitekeen egitatetzat hartuko da turismo-azpiegiturak, turismo-bulego iraunkorrak eta baliabide turistikoak hobetzeko edo egokitzeko eta turismo-eskaintza garatzeko inbertsioa, honako eremu hauetan:

  • Jasangarritasuna
  • Eskuragarritasun
  • Digitalizazio
  • Seinaleztapen;

Gauzatze Epea

Diruz lagundutako jarduerak edo proiektuak 2024ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arteko epe luzaezinean hasi eta amaitu beharko dira.

1. Arearen Laburpena: I-652_eus.pdf (bizkaia.eus)

4. ARLOA: TURISMOA ERAKARTZEKO EKITALDIAK

Erakunde Onuradunak

  • Eskualdeko eta tokiko Turismo Kudeaketako Erakundeak eta horien mendeko beste erakunde publiko batzuk.
  • 150.000 biztanletik beherako udalak.

Dirulaguntza Jaso Dezakeen Egitatea

Honako baldintza hauek guztiak betetzen dituzten Bizkaiko Lurralde Historikoan turismoa erakartzeko ekitaldiak diruz laguntzeko moduko egitatetzat hartuko dira:

  • Bizkaiko Lurralde Historikoko eskualdeetan eragin sozial eta ekonomiko positiboa izatea.
  • Bizkaiko turismo-posizionamendua sendotzen laguntzea.
  • Jende guztiarentzat irekita egotea.
  • Bizkaiko Lurralde Historikoaz haraindi ondorioak dituztenak.

Ekitaldiak informazioa izan beharko du erakunde sustatzailearen webgunean, sare sozialetan edo erakundeak duen informazio publikoko beste edozein bitarteko, plataforma edo euskarri digitaletan.

Diruz Lagun Daitezkeen Gastuak

Diruz lagundu daitezkeen gastutzat hartuko dira, besteak beste, honako hauek:

  • Ekitaldia antolatzeko, egiteko eta sustatzeko beharrezkoak diren gastuak.
  • Ekitaldia garatzeko instalazioak eta zerbitzu teknikoak muntatzea.
  • Lokalak edo beste edozein espazio alokatzea ekitaldia egiten den bitartean, betiere horiek ez badira erakunde onuradunaren egoitza soziala.
  • Ekitaldia egiten den egunerako eskatzen diren aseguruak kontratatzea. Zenbatekoa hainbanatu egingo da urteko kontratazioaren kasuan.
  • Ekitaldiaren publizitatea eta hedapena.

Gauzatze Epea

Diruz lagundutako jarduerak edo proiektuak 2024ko maiatzaren 1etik abenduaren 31ra arteko epe luzaezinean hasi eta amaitu beharko dira.

4. Arearen Laburpena: I-653_eus.pdf (bizkaia.eus)

INTERESEKO BESTE DOKUMENTU BATZUK

Laguntzaren Laburpena: Ficha_v2 (eudel.eus)

Aurrekontuaren Birbanaketa: I-1097_eus.pdf

Udalerriaren tamaina
< 5000 biztanle
> 5000 biztanle
Erakundea
Bizkaiko Foru Aldundia
Udalerriaren kokapena
Kostaldea
Landa eremua
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved