• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
Energia Komunitateen Proiektu Pilotu Berezietarako Pizgarrien Programa_CE PROGRAMA INPLEMENTA_2024
Dirulaguntza mota:
Ingurumena eta efizientzia energetikoa
Eskatzeko epea:
2024/09/19 - 2024/10/31

Agindu honen xedea da energia-komunitateen proiektu pilotu berezietarako pizgarrien programa berriko laguntzak emateko oinarri arautzaileak onartzea, “Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren (PRTR)” esparruan.

Dirulaguntzaren Onuradunak

Agindu honen babesean egiten diren deialdietan onuradun izan daitezke, baldin eta deialdi horietan ezarritako baldintzetan egiten badute dirulaguntza emateko oinarri den jarduera, eta eskatutako baldintza guztiak betetzen badituzte, legez eta balio osoz eratutako eta energia berriztagarriko komunitate bat edo energia-komunitate herritar bat osatzen duten pertsona juridiko, publiko edo pribatuek.

Laguntzaren xede diren Proiektu Pilotu Bereziak

Proiektu pilotu berezien xede diren jarduerak diruz lagundu ahal izango dira, honako jardun-arlo hauetan egiten badira:

  • Energia berriztagarri elektrikoak.
  • Energia berriztagarri termikoak.
  • Eraginkortasun Energetikoa.
  • Mugikortasun Iraunkorra.
  • Eskariaren Kudeaketa.

Diruz Lagun daitezkeen Kostuak

  • Eskabidea kudeatzeko kostuak eta laguntzaren jarduerak egin izanaren justifikazioaren kostuak, txostenak idaztea eta eskaera egiteko eta justifikatzeko eskatzen den gainerako dokumentazioa barne.
  • Jarduerak egitearekin lotutako proiektu teknikoak egitea.
  • Diruz lagundu daitezkeen proiektuen jarduerak gauzatzeko lizitazioaren xede diren pleguak idazteko kostuak.
  • Jarduketak egiteko zuzendaritza fakultatiboaren kostuak.
  • Obraren eta muntaiaren segurtasuna eta osasuna koordinatzeko kostuak.
  • Obrak egiteko kostuak, obra zibila eta/edo instalazioen muntaketa barne.
  • Laguntzaren xede diren jarduketekin lotutako ekipoetan eta materialetan inbertitzea.
  • Laguntzaren xede den proiektuak hornitzen dituen instalazio kontsumitzaileen energia elektrikoa edo termikoa kudeatzeko, kontrolatzeko eta monitorizatzeko sistemak, kudeaketa eta ekoizpena optimizatzen laguntzen dutenak.
  • Energia-komunitatearen gobernantza eta/edo administrazioa kudeatzeko tresnak garatzeko kostuak.
  • NextGeneration EUren eta PRTRren esparruan informazio- eta publizitate-betebeharrak betetzeari buruzko komunikazio-kostuak.
  • DNSH printzipioaren betebeharrak betetzeari buruzko kostuak.

Laguntzen Zenbatekoa

Eskatu ahal izango den laguntzaren gehieneko intentsitatea honako hau izango da:

  • Energia berriztagarri elektrikoak eta biltegiratzea:
    • % 60 energia berriztagarrietarako.
    • % 30 biltegiratzeko.
  • Energia berriztagarri termikoak: % 80
  • Energia-Efizientzia: % 30
  • Mugikortasun Jasangarria: % 60
  • Eskaeraren Kudeaketa: 40%

Gauzatze Epea

Onuradunek proiektuaren memorian aurreikusitako jarduerak gauzatu beharko dituzte, gehienez ere 2026ko martxoaren 31ra arte.

Justifikatzeko Epea

Diruz lagundu daitekeen proiektua osatzen duten jarduerak egin izana organo instruktorearen aurrean justifikatu beharko dute onuradunek, gehienez ere hiru (3) hilabeteko epean, laguntzaren xede diren jarduketak gauzatzeko emandako gehieneko epea amaitzen denetik zenbatzen hasita.

Beste Dokumentu Batzuk

Laburpen-Fitxa: Ficha_v2 (eudel.eus)

Udalerriaren tamaina
< 5000 biztanle
> 5000 biztanle
Erakundea
Estatuko dirulaguntzak
Udalerriaren kokapena
Kostaldea
Landa eremua
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved