• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es

Merkatarientzako prestakuntza eta esperientzia profesionalak

Iraila 2024

Euskal merkataritzaren sektorean berrikuntza eta lehiakortasuna sustatzeko helburuarekin, prestakuntza espezializatua eta esperientzia profesionalak eskaintzen dira merkataritza-jarduerarekin lotutako merkataritza eta zerbitzu establezimenduetan lan egiten duten pertsonentzako.

RETAIL EUSKAL ESKOLAK goi-mailako ikastaro espezializatuak eskaintzen ditu, bere web-orriaren bidez online eta edozein unetan egin daitezkeenak. Gainera, doakoak dira guztiak. Negozioaren funtsezko arloekin zerikusia duten askotariko saioak dira: Kontsumitzailearen portaera, Barnealdearen diseinua, Merkataritza Araudia, Sare sozialetan nola idatzi modu eraginkorrean edo Nola iritsi zure bezeroaren garunera, besteak beste. Retail Euskal eskola I Kurtsoak

SPRI TALDEAK, Mikroenpresa Digitala programaren baitan, negozioa digitalizatzen laguntzeko hainbat webinar ditu, merkatuak eskaintzen dituen teknologiei probetxua ateratzen ikasteko. 2 orduko ikastaroak dira, doakoak eta talde txikian ematen dira, zalantzak modu pertsonalean argitzeko. Adimen artifiziala, Sare sozialak, Marketin digitala, Produktibitatea eta Zibersegurtasunaren esparruko ikastaroak dira: Instagram; Facebook; Zibersegurtasuna, zure negozioaren informazioa babesteko praktika onak; Automatizazio digitala; eta abar. Spri Taldea I Mikroenpresa digitala

Esperientzia profesionalei dagokienez, BILBOKO MERKATARITZA GANBERAK hainbat lehiakortasun programa eta zerbitzu antolatzen ditu negozioetan hobekuntzak eta berrikuntzak txertatzera bideratuta, hala nola Eus-commerce programa, aholkularitza pertsonalizatua eta merkataritza-misioak.

Merkataritza-misioak egun bateko edo gehiagoko jardunaldiak dira, helmugaren arabera, eta hautatutako sektorean dauden praktika berritzaile eta jasangarriak zuzenean ezagutaraztea dute helburu, ondoren praktika horiek norberaren saltokietan txertatzeko. Horixe da Portora egindako azken merkataritza-misioaren kasua, munduko erreferente den oinetakoen eta osagarrien sektorearen arrakasta-esperientziak ezagutzeko. Esperientzia horri buruzko xehetasun gehiago jakiteko, esteka hauek kontsulta daitezke: Porton joerak aurkitzen. Berrikuntza eta iraunkortasuna oinetakoen sektorean / El comercio vasco conoce el sector del calzado y el complemento de Oporto con la Misión de Tendencias Comerciales de la Escuela Vasca de Retail.

Datozen ekitaldiak

Hurrengo misioa Gasteizera izango da, irailaren 26an, bertako saltoki berritzaileenak ezagutzeko eta haietatik ikasteko. Bisita oso onuragarria izango da; izan ere, parte-hartzaileek negozio-eredu arrakastatsuak bertatik bertara ezagutzeaz gain, beraien sektoreko beste profesional batzuekin harreman sarea sortzeko aukera izango baitute. Informazioa eta izen-ematea

Halaber, irailaren 24an, Retail Euskal eskolak Kontsumo-ohituren eta retailaren etorkizuna webinarra eskainiko du. Informazioa eta izen-ematea

Informazioa edota laguntza behar izanez gero, Leartibai Fundazioarekin harremanetan jarri daiteke 94 616 91 72 telefonora deituz edo bbasterretxea@leartibaifundazioa.eus helbidera idatziz.

Aurrekoa
Hurrengoa
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved