• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
Kloud Laguntza-Programa_2024
Dirulaguntza mota:
Eraldaketa digitala
Eskatzeko epea:
2024/08/29 - 2024/11/11
Araudia:
Minimis

Programaren helburua da euskal enpresetatik Cloud ingurune komertzialetara presen tes zerbitzuak edo azpiegiturak migratzeko proiektuei laguntzea, areto teknikoetan edo CPDetan. Proiektu horiek Cloud zerbitzuak eskaintzen dituzten hornitzaile teknologikoek inplementatu beharko dituzte.

Erakunde Onuradunak

Programa honetan aurreikusitako laguntzak jaso ahal izango dituzte edozein motatako enpresa-jarduerak egiten dituzten pertsona juridikoek, enpresaren tamaina edozein dela ere, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako enpresa-taldeetako enpresa nagusiek ere, hala eskatzen badute, baldin eta oinarri hauetan eskatutako ezaugarriak betetzen badituzte.

Diruz Lagun daitezkeen Jarduerak

Diruz lagundu daitezkeen jardueratzat hartuko dira honako tipologia hauetako proiektuak:

  • Aholkularitza Cloud Estrategian.
  • Kokalekua: Hirugarrenen datu-zentro batean zerbitzariak eta beste hardware-ekipo batzuk ostatatzea.
  • Hosting: enpresa batek espazioa eta baliabideak alokatzen ditu zerbitzuen hornitzaile baten jabetzakoak diren eta hark kudeatzen dituen azpiegitura teknologikoetan.
  • IaaS (Infrastructure as a Service).

Laguntzen Zenbatekoa

Enpresa onuradun bakoitzeko urteko gehieneko dirulaguntza 50.000 eurokoa izango da, diruz lagundu daitezkeen jarduera bat edo gehiago egiteko. “Onartutako gastuen eta inbertsioen aurrekontuen” gaineko dirulaguntzaren ehunekoa, proiekturako, diruz lagundu daitekeen kontzeptu bakoitzeko, % 50ekoa izango da.

Gauzatze Epea

Proiektuak hasi eta gehienez 12 hilabeteko epean gauzatu beharko dira.

Justifikatzeko Epea

Diruz laguntzeko moduko jarduera amaitu ondoren, eta gehienez 90 egun naturaleko epean, erakunde onuradunek jarduera hori justifikatu beharko dute.

Enpresaren tamaina
1 - >250
Sektore ekonomikoa
Industria sektorea
Industriari lotutako zerbitzuak
Handizkako merkataritza
Elikagaigintza
Eraikuntza
Garraioa
Erakundea
Eusko Jaurlaritza
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved