• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
Lehiatu Sustapena Programa_2024
Dirulaguntza mota:
Nazioartekotzea
Eskatzeko epea:
2024/11/06 - 2024/11/20
Araudia:
Minimis
Agindu honen xedea da irailaren 23ko 179/2014 Dekretuan araututako laguntzetarako deialdia egitea 2024. ekitaldirako (179/2014 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetan nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak sustatzeko laguntzei buruzkoa, «Lehiatu Sustapena Programa»).

Pertsona Onuradunak

Arrantzako, elikagaigintzako eta basogintzako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko industriaren sektoreetako enpresak.

Diruz Lagun daitezkeen Ekintzak

Banakako ekintzetarako:

  • Izaera profesionaleko eta nazioarteko azoka edo merkataritza-lehiaketetan erakusketari gisa parte hartzea.
  • Azoketara joatea.
  • Zuzeneko misioak eta produktuen aurkezpena Estatutik kanpoko merkatuetan.
  • Alderantzizko misioak.
  • Sustapen-ekintza puntualak eta espezifikoak.
  • Ikus-entzunezko katalogoak eta materialak.

Sustapen-programetarako:

Sustapen-programak plan edo programa integral bat egitean dautza. Plan edo programa horretan, aurreikusitako banakako ekintzen artean, sei jarduera jasoko dira gutxienez, eta hiru herrialdetan egingo dira.

Gehieneko Zenbatekoa

Onuradun bakoitzeko laguntza gehienez hogei mila (20.000) eurokoa izango da banakako ekintzetarako, eta berrogeita hamar mila (50.000) eurokoa sustapen-programetarako.

Gauzatze-Epea

Dirulaguntza honen babespeko proiektuak 2024ko ekitaldian egindakoak izan beharko dira.

Justifikazio-Epea

Egindako gastuak justifikatzeko epea 2025eko urtarrilaren 15ean amaituko da.

Enpresaren tamaina
1 - 250
Sektore ekonomikoa
Industria sektorea
Elikagaigintza
Erakundea
Eusko Jaurlaritza
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved