• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es

ENPRESA BERDEAk bukatutzat eman du bere lehen edizioa parte hartu duten 21 enpresei aitortza eginez

Urtarrila 2025

Joan den abenduaren 19an, Enpresa Berdea 2024 Programaren itxiera jardunaldia ospatu zen, Bizkaiko industria-sarean trantsizio ekologikoa sustatzera bideratutako ekimena. Programa hori hazkunde ekonomikoaren eredu berrirako motor gisa planteatzen da, ikuspegi ekologiko integratzailean oinarrituz eta enpresa-estrategiarekin koherentzia manteduz.

Bilbon egindako ekitaldian, Bizkaiko Foru Aldundiak aitorpen bat eman zien lehen edizio honetan parte hartu zuten 21 enpresei. Cristina Múgica, Bizkaiko Foru Aldundiko Lurralde Lehiakortasuneko eta Kanpo Sustapeneko zuzendari nagusiak eman zizkien aitorpenak laguntza-programa honen empresa onuradunei. Lea-Artibai eskualdearen kasuan, 3 enpresak jaso zuten aitortza hori.

Jasangarritasunaren eta trantsizio ekologikoaren erronkei aurre egiteko, Bizkaiko ETEei beren beharretara egokitutako laguntza eskaintzearen garrantzia izan zuen ardatz jardunaldiak.

Ekitaldiari hasiera emateko, ENPRESA BERDEA Programak eskaintzen dituen aukerei buruzko sarrera bat egin zen, eta, ondoren, lehen edizio honetan Bonoen onuradun izan diren hiru enpresak parte hartu zuten. Enpresa horiek beraien esperientziak partekatu zituzten, eta jasotako laguntzaren balioa nabarmendu zuten.

Ondoren, “Bizkaiko ETEetan trantsizio ekologikoa integratuz” izeneko mahaingurua ospatu zen. Bertan, José María Fernándezek, Ihobeko Ekonomia Zirkularreko zuzendaria; Iñaki Corralek, SERCONTROL 2000ko zuzendari nagusia; Teresa Tejerok, ONDOANeko Ingurumen eta Laneko Arriskuen Prebentzioko Unitateko zuzendaria; eta, Olga Martínek parte hartu zuten, ACLIMAko zuzendari nagusia.

Gainera, garapen-agentziek trantsizio ekologikoaren esparruan eskuragarri dauden laguntzak aurkeztu zituzten. Azkenik, Cristina Múgicak, Bizkaiko Foru Aldundiko Lurralde Lehiakortasuneko eta Kanpo Sustapeneko zuzendariak, programak produkzio-sarearen eraldaketan duen eragina azpimarratu zuen, trantsizio berdea lehiakortasuna bultzatzeko, lankidetza publiko-pribatua indartzeko eta eskualdeko enpresetara talentua erakartzeko aukera gisa nabarmenduz.

Laburbilduz, Enpresa Berdea Programaren lehen edizio honetan lortutako emaitzak oso positiboak izan dira, eredu jasangarriagoetarako trantsizioan laguntza esanguratsua izan duten 21 enpresaren parte-hartzearekin.

Esan bezala, programaren helburua Industria Enpresen Trantsizio Ekologikoa lortzea izanik, industria-enpresa, industriari lotutako zerbitzu-enpresa edo handizkako garraio eta merkataritzako enpresa bazara eta trantsizio ekologikorako estrategia diseinatu nahi baduzu edo arlo horretan aurrera egin nahi baduzu, anima zaitez eta egin bat gurekin 2025eko ENPRESA BERDEA edizioan!

____________

ENPRESA BERDEA Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatzen du, Bizkaia Orekan Sakonduz estrategiaren Eskualdeko Lehiakortasuna Bultzatzeko Programaren baitan. Bizkaiko hamar garapen agentzia hauen arteko lankidetza proiektua da: Meatzaldeko Behargintza, Errota Fundazioa, Egaz Txorierri, Behargintza Enkartur, Mungialdeko Behargintza, Ermuko Udala, Leioako Behargintza, SanturtziLan, Lanbide Ekimenak eta Leartibai Fundazioa.

Aurrekoa
Hurrengoa
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved