• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
Gizarte-ekonomiako erakundeak eta enpresak hazten, indartzen eta sendotzen laguntzeko proiektuetarako laguntzak_2024
Dirulaguntza mota:
Berrikuntza eta lehiakortasuna
Eskatzeko epea:
2024/07/24 - 2024/11/11

Deialdi honen xedea da Europako Plus Gizarte Funtsaren kofinantzaketa jasoko duten eta gizarte-ekonomiako erakunde eta enpresak, bereziki kooperatibak, lan-sozietateak, arrantzaleen kofradiak edo gizarte-aurreikuspeneko mutualitateak, hazten, indartzen eta sendotzen laguntzea helburu duten eragiketak hautatzea, norgehiagoka-erregimenean.

Diruz Lagun daitezkeen Jarduerak

Aurkezten den proiektuak honako zerbitzu hauek jaso beharko ditu:

  • Indartze- eta sendotze-plan bat egiteko laguntza teknikoa, erakunde parte-hartzailearen diagnostiko batetik abiatuta.
  • Egindako planean jasotako neurri hauetako bat edo batzuk ezartzeko aholkularitza edo laguntza teknikoa:
    • erakunde eta enpresetako langileen, bazkideen eta/edo langileen kualifikazioa lortzea edo gaitasun profesionalak areagotzea (skilling, reskilling eta upskilling prozesuak), kudeaketa eta antolaketa hobetzera bideratuta, enpresak merkatuan duen posizioa handitzeko helburuarekin.
    • enpresen antolaketan, kudeaketan eta/edo prozesuetan hobekuntzak egitea, bai eta merkatu-aukerak aztertzea ere, lehiarako gaitasuna handitzera bideratuta.
    • aliantza publiko – pribatu edo pribatuak – pribatuak ezartzea, gizarte-ekonomiako enpresak gainerako enpresa-ehunarekin eta eragile ekonomikoekin lotzea, eta gizarte-ekonomiaren barruan beste enpresa batzuekiko lankidetza sustatzea.
  • Neurrien ezarpenaren jarraipena.

Erakunde Onuradunak

Eragiketa-proposamenean parte hartzen duten pertsonen profila honako mota hauetakoren baten araberakoa izango da:

  • Gizarte-ekonomiako enpresetako eta erakundeetako bazkideak eta/edo langileak, baldin eta, aldi berean, indartze-ibilbidean parte hartzen badute.
  • gizarte-ekonomiako enpresa edo erakundeetako langileak, beren jarduna hobetzeko eta kide diren erakundea kudeatzeko edo erakunde horietako bazkide bihurtzeko gaitasun profesionalak handitzea bilatzen dutenak.
  • gizarte-ekonomiako erakunde edo enpresa batean integratu nahi duten pertsonak, programatutako prestakuntza-prozesu batean parte hartuz.

Parte hartuko duten erakundeen profila hazkunde- edo heldutasun-fasean dauden eta gutxienez bi urteko bizitza duten gizarte-ekonomiako enpresa eta erakundeena izango da. Batez ere merkatuko gizarte-ekonomiako enpresak: kooperatibak, lan-sozietateak, gizarte-aurreikuspeneko mutualitateak edo arrantzaleen kofradiak, edozein sektore ekonomikokoak.

Diruz Lagun daitezkeen Gastuak

Langileen zuzeneko gastuak: baldin eta proiektuan parte hartu izana justifikatzen bada. Honako hauek dira:

  • Langileen zuzeneko gastuak:
    • Langileen soldata-kostuak.
    • Proiektuko talde teknikoko langileen kostuak, zerbitzuak emateko kontratu baten bidez kontratatutakoak.
    • Prestakuntza, aholkularitza, aholkularitza espezializatu, mentoring edo tutorizazio zerbitzuak kontratatzearen langile-kostuak.
  • Proiektuaren beste gastu zuzen batzuk. Honako hauei lotutakoak baino ez dira sartuko:
    • parte-hartzaileak erakartzeko eta proiektuaren jarduerak eta emaitzak jakinarazteko ekintzak,
    • parte-hartzaileen gaitasun profesionalak hobetzera bideratutako prestakuntza-ikastaroak,
    • proiektuko talde teknikoaren gaitasun profesionalak hobetzera bideratutako prestakuntza-ikastaroak,
    • marketin-ekintzak edo enpresaren jardueraren komunikazioa, bezeroak erakartzea…, hala nola aurkezpenak, erakustazoketara joatea, networking-jardunaldiak, inbertitzaileen txandak, etab.
    • erakunde edo enpresa parte-hartzailearen aholkularitza, mentoring edo tutoretza, hobekuntza-plan bat diseinatu eta ezartzeko,
    • jarduerak, ekitaldiak edo bilerak antolatu eta gauzatzearekin lotutako zerbitzuak,
    • hizlarien edo bestelako parte-hartzaileen joan-etorrien, ostatuaren eta mantenuaren kostuak, betiere jarduera egiten den udalerria ez den beste udalerri batean bizi badira.
    • Proiektuari atxikitako langileen joan-etorriak, bidaiak, mantenua eta ostatua, beren eginkizunak betetzeko beharrezkoak direnak.
    • prozedurak eta metodologiak edo esku hartzeko jardunbide egokiak beste erakunde batzuetako talde teknikoekin trukatzeko ekintzak, hala nola lanaldiak, ikasketa-bisitak, etab.
    • Proiektua gauzatzeko erabiltzen diren ondasun inbentariagarrien amortizazio-gastuak, betiere dirulaguntza publikoen laguntzarekin eskuratu ez badira.

Egindako jarduketen zeharkako gastuak. Adibide gisa, honako hauek aipatzen dira:

  • Bulegoen alokairua.
  • Langileek lan egiten duten instalazioekin eta bulegoko ekipoarekin lotutako aseguruak.
  • Hornidurak.
  • Bulegoko materiala.
  • Informatikako, beste ekipo batzuetako eta instalazioetako mantentze-lanak.
  • Garbiketa eta konponketak.
  • Erakundeko administrazioko, kudeaketako eta/edo zuzendaritzako langileen kostua.
  • Erakundearen egiturarekin eta funtzionamenduarekin lotutako zeharkako beste kostu batzuk.

Laguntzaren Zenbatekoa

Aragoin, Katalunian, Madrilgo Erkidegoan, Nafarroako Foru Erkidegoan eta Euskal Autonomia Erkidegoan egiten diren proiektuen guztizko kostuaren % 40 lagundu ahal izango da diruz.

Gauzatze Epea

Egikaritze-aldia, hau da, hautatutako proiektuetatik eratorritako gastua diruz laguntzeko epea, 2025eko urtarrilaren 1etik 2027ko abenduaren 31ra bitartekoa izango da.

Justifikazio Epea

Azken justifikazio-kontua aurkezteko epea 2028ko otsailaren 28an amaituko da.

Enpresaren tamaina
1 - >250
Sektore ekonomikoa
Gizarte ekonomiako enpresak
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved