• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
EMET 2025 – ENPRESA TURISITIKOEN EKINTZAILETZARAKO ETA LEHIAKORTASUNA HOBETZEKO LAGUNTZAK
Dirulaguntza mota:
Eskatzeko epea:
2025/05/30 - 2025/06/29

XEDEA

Turismo-negozio berriak sortzeko eta sektorea modernizatzeko eta berritzeko laguntza-programaren deialdia egitea da Agindu honen xedea.

Helburu horrekin bat, Euskal Autonomia Erkidegoan toki-garapenari lagunduko dioten  turismo-negozio berriak sortzen lagunduko da, baita turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzen  laguntzera bideratutako jarduketak ere, guztia ere berrikuntza teknologikoaren babesarekin; halaber, haien kalitatea hobetu nahi da, eta turismo seguru, jasangarriko eta irisgarriko eredu baterantz  bideratu, baldin eta diruz laguntzeko honako lerro hauetan sartzen badira:

– Ekintzailetza, negozio turistiko berriak sortzeko.

– Turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzea

Onuradunak.

1.– Agindu honetan bildutako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte enpresaburu indibidual edo  autonomoak eta pertsona juridikoak (aurrerantzean, pertsonak) ondasun-erkidegoek eta sozietate  zibilek, betiere Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) jarduteko eskatzen diren legezko baldintzak  betetzen badituzte. Ondoren zerrendaturiko tipologiaren batean biltzen badira turismo-jarduera  horiek:

  1. a) ostatu-enpresa turistikoak,
  2. b) bitartekaritzako turismo-enpresak,
  3. c) sukaldaritza-enpresak,
  4. d) garraio turistikoko enpresak,
  5. e) turismo aktiboko enpresak,
  6. f) biltzarrak antolatzen dituzten enpresa profesionalak,
  7. g) turismo-gidariak,
  8. h) autokarabanak hartzeko eremu berezien titularrak.

2.– Kanpoan geratzen dira agindu honen 3. oinarrian jasotako definizioekin bat ez datorren   jarduera ekonomikoren bat gauzatzen duten pertsonak, bai eta sozietate publikoak eta zuzenbide  publikoko erakundeak ere; kanpoan geratzen dira, orobat, kapitalean edo gobernu-organoetan  administrazio publikoen edo haien mendeko erakundeen partaidetza nagusia duten beste batzuk  ere.

 

Diruz lagun daitezkeen jarduketak.

1.– Agindu honetan jasotako laguntzak lerro hauetakoren batean sarturiko jarduketak finantzatzera bideratuko dira:

  1. a) Turismo-negozio berriak sortzea, I. eranskinean zehaztutako ezaugarrien arabera.
  2. b) Honako xede hauek bilatzen dituzten turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzea,
  3. eranskinean zehaztutako ezaugarrien arabera:
  • Turismo-enpresen eta -zerbitzuen berrikuntza, soluzio teknologikoen bitartez.
  • Enpresen turismo-eskaintza hobetzea eta optimizatzea.
  • Eskaintza turismo segurura, jasangarrira, arduratsura eta irisgarrira egokitzea.

2.– Lerroek elkar baztertzen dute.

3.– Laguntzaren xede diren inbertsioak EAEn kokatu beharko dira

Dirulaguntzen zenbatekoa.

1.– Negozio berriak sortzera bideratutako ekintzailetza-proiektuetarako (I. eranskinean daude  jasota) gehieneko dirulaguntza diruz lagun daitekeen gastuaren % 40 izango da, 18.000 eurora  arte.

2.– Turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzera bideratutako proiektuetarako (II. eranskinean  daude jasota) gehieneko dirulaguntza diruz lagun daitekeen gastuaren % 30 izango da,  15.000 eurora arte

Inbertsioetarako eta gastuetarako epea:  2024ko abenduaren 14tik 2025eko abenduaren 10era.

Eskaera egiteko epea:  2025eko maiatzaren 30etik ekainaren 29ra.

Enpresaren tamaina
-
Erakundea
Eusko Jaurlaritza
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved