
Energiaren Euskal Erakundeko (EEE) zuzendaritza-organoen eginkizunak arautzen dituen martxoaren 5eko 64/1985 Dekretua bigarrenez aldatzen duen otsailaren 3ko 10/2015 Dekretuan ezarritakoaren arabera, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planeko turismo-establezimenduetarako eta sektore horri lotutako beste jarduera ekonomiko batzuetarako ekipamendua berritzeko inbertsioetarako laguntzen programaren oinarri arautzaileak eta dagokion deialdia onartzea. Programa horren edukia ebazpen honen I. eranskin gisa erantsi da.
Pertsona Onuradunak
Euskadiko Turismoari buruzko 13/2016 Legean ezarritako definizioaren arabera, EAEn dauden «turismo-ostatuko establezimenduetarako» edo turismo-sektoreari lotutako beste jarduera ekonomiko batzuetarako eraikinen, horien zatien edo lokalen jabe diren pertsona fisiko edo juridiko pribatuek
- Merkatuan ondasunak edo zerbitzuak eskaintzen dituen jarduera ekonomiko bat egitea.
- Foru Zerga Administrazioko Enpresari, Profesional eta Atxikitzaileen Erroldan edo, hala badagokio, Zerga Administrazioko Foru edo Estatu Agentziako Enpresaburu, Profesional eta Atxikitzaileen Erroldan alta emanda egotea.
- Eta jarduera Dekretuan zehaztutako Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionalaren (EJSN) kodeetakoren batean sailkatuta dagoenean.
Diruz lagun daitezkeen jarduerak
- 1. motako jarduketa: etxetresna elektrikoen ekipamendua eta aparatuak ordezteko jarduketak.
- 2. motako jarduketa: argiztapen-instalazioen energia-eraginkortasuna hobetzeko jarduketak.
Diruz lagun daitezkeen gastuak
- Ekipamendu berriak erosteko gastuak.
- Lehengo ekipamendua garraiatzeko eta kentzeko gastuak.
- Baimendutako kontrol-erakunde batek (KEB) egindako aurrezkia egiaztatzen duen txostenaren gastuak.
- Ekipamendu berria instalatzeko behar-beharrezkoak diren gastuak.
Laguntzen zenbatekoa
Laguntzaren guztizko ehunekoa diruz lagundu daitekeen kostuaren % 90 izango da.
Gauzatze Epea
Eskabideak onartzeko hautagarritasun-aldiaren ondorioetarako, dirulaguntzaren xede diren jarduerak 2025eko urtarrilaren 1ean edo geroago eskuratu, instalatu, fakturatu eta ordaindu badira soilik onartuko dira. Horregatik, diruz lagundu daitekeen jarduketari dagozkion fakturen eta ordainketa-frogagirien datak 2025eko urtarrilaren 1a edo geroagokoa izatea eskatuko da.
Justifikatzeko Epea
Gehienez ere sei (6) hilabeteko epean, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten den egunetik zenbatzen hasita, eta gehienez ere 2026ko apirilaren 30a baino lehen, onuradunek guztiz gauzatuta, fakturatuta, ordainduta eta justifikatuta izan beharko dituzte laguntzaren xede diren jarduerak.