• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
Enplegua Sustatzeko Tokiko Ekintzetarako Laguntzak 2025
Dirulaguntza mota:
Kontratazioa/ formazioa
Eskatzeko epea:
2025/08/04 - 2025/09/12

Deialdi honen helburua da enplegua sortzeko proiektuak abiaraztea, jardueraren xede den lurraldearen garapen sozioekonomikoan eta modernizazioan eragina izango dutenak eta Euskadiko eskualde guztietan enplegu-aukerak modu orekatuan eskaintzea ahalbidetuko dutenak, 2030erako Enpleguaren Euskal Estrategiarekin eta emakumeen eta gizonen berdintasunaren printzipioarekin bat etorriz.

Lortu nahi den azken helburua Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda dauden langabeen enplegagarritasuna hobetzea da.

Erakunde onuradunak

Deialdi honetan aurreikusitako laguntzen onuradun izan daitezke, horretarako eskaera egin ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko mankomunitateak, koadrilak, udalerri-elkarteak edo udalerriak, bai eta horien mendeko diren nortasun juridikoa duten toki-garapeneko agentziak ere.

Diruz lagun daitezkeen proiektuak

  • Enpleguaren sustapena (1. mota): Enplegua sustatzeko jardueratzat hartzen dira langabeen enplegagarritasuna handitzea helburu duten kontratazioak, haien kualifikazioa eta/edo gaitasun pertsonalak eta motibazioa indartuko dituen aldi baterako lan-esperientziaren bidez.
  • Kontrataziorako laguntzak (2. mota): Laguntza hauen helburua laguntza ekonomikoa ematea da, tokiko enpresek Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta dauden eta langabezian dauden pertsonak merkatu arruntean kontrata ditzaten errazteko. Horretarako, tokiko erakundeek berek, haien mendeko erakundeak barne, abian jarri eta gauzatzen dituzten jarduketak egiten dituzte.

Laguntzen zenbatekoa

  • Enplegua sustatzeko ekintzak (1. mota): 12.500 euroko gehieneko laguntza lan-kontratu bakoitzeko.
  • Kontrataziorako laguntzak (2. mota):
    • 8.000 euroko laguntza lanaldi osoko kontratu mugagabe bakoitzeko.
    • 3.000 euroko laguntza artisten eta ikuskizun publikoetako teknikarien eta laguntzaileen iraupen jakineko kontratu bakoitzeko, hiru hilabeteko lanaldi osoan, eta 6.000 euroko laguntza sei hilabeteko edo gehiagoko lanaldi osoko kontratu bakoitzeko.

Dekretuan zehaztutako taldeetako pertsonak kontratatzen badira, laguntzaren zenbatekoa 10.000 €izango da lanaldi osoko kontratu mugagabe bakoitzeko, eta 7.500 €iraupen mugatuko kontratu bakoitzeko.

Dirulaguntzaren zenbateko guztiak % 10 gehituko dira kontratuak emakumeekin egiten direnean.

Dirulaguntzaren ordainketa

Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak bi zatitan ordainduko dira, honela:

  • Lehenengo ordainketa, % 53koa, ebazpena eman ondoren, 2025. urteko aurrekontuaren kargura.
  • Bigarren ordainketa, gainerako % 47koa, edo justifikazioaren ondoriozko zenbatekoa, proiektua amaitu eta gastuak justifikatu ondoren.

Gauzatze epea

Jardueren hasierak (enplegua sustatzeko kontratazioak edo kontrataziorako toki-erakundeen deialdien oinarriak argitaratzea) 2025eko abuztuaren 1etik 2025eko abenduaren 31ra bitartekoa izan behar du, eta, gehienez, 2026ko ekainaren 30era artekoa.

Beren ezaugarriak direla-eta hainbat fasetan egin behar diren enplegua sustatzeko proiektuetan (1. motakoetan), aurreko paragrafoan jarduketen hasierari buruz xedatutakoa nahitaez aplikatuko da hasierako fasean, eta hurrengo faseetako kontratazioak 2025eko abenduaren 31tik aurrera egin ahal izango dira, betiere erakundeak eskaeran hori justifikatu eta Lanbidek emakida-ebazpenean baimendu badu.

Justifikazio epea

Dirulaguntzen toki-erakunde onuradunak proiektua amaitzen den egunetik 2026ko azaroaren 30era arte aurkeztu beharko du, biak barne.

Udalerriaren tamaina
< 5000 biztanle
> 5000 biztanle
Erakundea
Eusko Jaurlaritza
Udalerriaren kokapena
Kostaldea
Landa eremua
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved