• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es

Lea-Artibaik helmuga turistiko jasangarri gisa duen posizionamendua indartu du FITUR 2026 azokan

Urtarrila 2026 –

Lea-Artibaik FITUR 2026 Nazioarteko Turismo Azokan parte hartu du aurten ere, estatu mailako turismo sektorearen erakusleiho nagusian duen presentzia sendotuz eta euskal turismo eskaintzaren barruan balio helmuga gisa duen posizionamendua indartuz.

Eskualdea Euskadiko standean egon da ikusgai. Topaketa profesionalerako erreferentziazko gune horretan, euskal turismo eredua definitzen duten inklusioari, irisgarritasunari eta balioei lotutako ekimenak sustatu dira. Lurraldeek, udalerriek eta sektoreko eragileek turismoaren egungo erronkekin lerrokatutako turismo-eskaintza anitza, jasangarria eta berritzailea partekatu dute.

Lea-Artibai eskualdeak erakusgai izan dituen sustapen materialetan kostaldea eta natura izan dira protagonista, Lea-Artibai natura-balio handiko helmuga gisa kokatzen duen bidezidorren sarea, paisaia aberastasuna eta nortasuna nabarmenduz, gure turismo eskaintza ezberdintzen duten ondarea, paisaia eta tokiko benetako izaera agerian jarriz.

Tokiko turismo-sektorerako aukerak eta aliantzak

Era berean, FITURen parte hartzeak aukera eman digu tokiko turismo enpresak turoperadoreekin eta sektoreko beste eragile batzuekin harremanetan jartzeko, sustapen, lankidetza eta hazkunderako aukera berriak sortuz, eta enpresa sareak helmugaren garapenean funtsezko eragile gisa duen zeregina indartuz.

FITUR 2026 elkargunerako espazio aparta ere izan da, Bizkaiko eskualde ezberdinekin eta Bizkaiko Foru Aldundiko Turismo Sailarekin elkartu eta koordinatzeko gune estrategikoa, 2026an ekintza turistikoa markatuko duten ildo estrategikoak definitu eta lerrokatzeko.

Sustapenetik haratago, nazioarteko azoka honetan egoteak Lea-Artibaiko turismo eredua indartzen lagundu du, balioetan, berrikuntzan, jasangarritasunean eta sektorearen lehentasunetan oinarrituta, etorkizuneko erronkekin lerrokatuta dagoen kalitatezko turismo eskaintza lehiakorra bultzatzeko eta gure lurraldea benetako helmuga arduratsu gisa posizionatzeko.

Aurrekoa
Hurrengoa
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2026 | All Rights Reserved