• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
Adimen Artifizialeko Programa 2026
Dirulaguntza mota:
Eraldaketa digitala
Eskatzeko epea:
2026/03/24 - 2026/11/02
Araudia:
Minimis

Programaren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko industria-enpresetan adimen artifizialean oinarritutako zerbitzuak eta/edo soluzioak aplikatzeko proiektuak babestea, haien lehiakortasuna hobetzeko.

Era berean, datuaren kudeaketa estrategikoaren esparruan, adimen artifizialean oinarritutako konponbideak bizkortzeko proiektuak bultzatuko dira. Programa honen helburua euskal enpresetan adimen artifizialaren adopzio eraginkorra sustatzea da, antolakuntzari zein alderdi teknikoei heltzen dien adopzio-ibilbide baten bidez.

Erakunde onuradunak

Programa honetan aurreikusitako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte EAEn jarduera-zentro bat duten eta EJZn alta emanda dauden industria-enpresek (pertsona fisikoek edo juridikoek) edo produktuari lotutako industria-prozesuko zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresek.

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak

Ibilbidearen barruan jasotako faseak, bai eta horietako bakoitzari lotutako proiektu-tipologiak ere, diruz lagungarritzat joko direnak, jarraian zehazten dira:

  • IA eta Datuaren estrategia:
    • IAren estrategia zehaztea eta diseinatzea:
      • IAren estrategiari buruzko aholkularitza.
      • IAren heldutasunaren diagnostikoa.
      • IAren erabilera-kasuak identifikatzea.
      • IAren eskalatze-estrategia.
      • IAren estrategiaren definizioarekin eta diseinuarekin lotutako beste proiektu batzuk.
    • Datuaren estrategiaren definizioa eta diseinua:
      • Aholkularitza Datuaren Estrategian.
      • Datuaren heldutasunaren diagnostikoa.
      • Datuaren estrategiaren definizioarekin eta diseinuarekin lotutako beste proiektu batzuk.
  • IAren gobernua eta datua:
    • IA kudeatzeko sistema ezartzea:
      • Araudia betetzearekin lerrokatzeko aholkularitza.
      • Ingurumen-politikak egitea.
      • Arriskuak ebaluatzeko sistemak IAren konponbideetarako.
      • ISO 42001 edo baliokidea egokitzea eta ziurtatzea.
      • UNE 0086 espezifikaziora egokitzea IAren iraunkortasunari dagokionez.
      • IAren kudeaketarekin lotutako beste proiektu batzuk.
    • Datua Gobernatzeko Sistema ezartzea:
      • Datuak gobernatzeko sistema ezartzea (UNE 0085).
      • Datuen gobernu, kudeaketa eta kalitateari buruzko UNE zehaztapenetara (0077, 0078, 0079 eta 0080) edo baliokideetara egokitzea.
      • Datuaren kudeaketarekin lotutako beste proiektu batzuk.
  • Azpiegitura eta datuak:
    • Harrapatzeko, biltegiratzeko, kudeatzeko, satzeko eta elkarreragingarritasunerako azpiegitura prestatzea eta egokitzea:
      • Sentsorika, IoT soluzioak, datuak atzitzeko prozesuen digitalizazioa.
      • Datu-baseak eta datuak eskuratzeko birtualizazio-sistemak biltzea.
      • Datuak prozesatzeko inguruneak hedatzea.
      • Datuen elkarreragingarritasuna eta estandarizazioa.
      • Azpiegitura eta datuak prestatzeko eta egokitzeko beste proiektu batzuk.
    • Ustiapena, datuen analisia eta partekatzea:
      • Business Intelligence-ren dashboard-ak garatzea.
      • Visual Analytics.
      • Datu-espazioak.
      • Datua ustiatzearekin lotutako beste proiektu batzuk.
    • IAren soluzioak:
      • IAn oinarritutako irtenbide komertzialak ezartzea:
        • RPAn oinarritutako automatizazio-soluzioak (Robotic Process Automation).
        • NLPn (Natural Language Processing) oinarritutako soluzioak. – Ikusmen artifizialean oinarritutako soluzioak.
        • IA txertatzen duten plangintza- eta kudeaketa-tresnak.
        • IA soluzioak ezartzeko beste proiektu batzuk.
      • IA aplikatuaren soluzioak garatzea:
        • Machine Learning eta Deep Learning.
        • IA sortzailea.
        • Konputazio kuantikoa, IA kuantikoa edo inspirazio kuantikokoa.
        • Biki digitalak. – Ikusmen artifizialean oinarritutako soluzioak.
        • IAren konponbideak garatzeko beste proiektu batzuk.
  • IAren soluzioak:
    • IAn oinarritutako irtenbide komertzialak ezartzea:
      •  RPAn oinarritutako automatizazio-soluzioak (Robotic Process Automation).
      • NLPn oinarritutako soluzioak (Natural Language Processing).
      • Ikusmen artifizialean oinarritutako soluzioak.
      • IA txertatzen duten plangintza- eta kudeaketa-tresnak.
      • IA soluzioak ezartzeko beste proiektu batzuk.
    • IA aplikatuaren soluzioak garatzea:
      • Machine Learning eta Deep Learning. – IA sortzailea.
      • Konputazio kuantikoa, IA kuantikoa edo inspirazio kuantikokoa.
      • Biki digitalak.
      • Ikusmen artifizialean oinarritutako soluzioak.
      • IAren konponbideak garatzeko beste proiektu batzuk.
  • IAn gaikuntza eta lidergoa:
    • IAn gaitzeko plana:
      • IAn gaitzeko plan korporatiboa (AI Act) egitea.
    • IAn gaikuntza eta lidergoa:
      • Langileen gaitasun digitalak ebaluatzea.
      • IAko langileak sentsibilizatzeko eta gaitzeko beste jarduera batzuk.

Laguntzaren zenbatekoa

Enpresa onuradun bakoitzeko gehieneko dirulaguntza 100.000 eurokoa izango da diruz lagundu daitezkeen jarduera/proiektu bat edo gehiago egiteko.

Diruz lagun daitekeen kontzeptu bakoitzeko gehieneko dirulaguntza honako hau izango da:

  • Aholkularitza- eta/edo ingeniaritza-gastuak: 100.000 euro gehienez.
  • Hardwarea eta/edo software-lizentziak: gehienez, 80.000 euro.

Nolanahi ere, aholkularitza- eta/edo ingeniaritza-gastuak proiektuaren oinarri subentzionagarriaren % 20 izango dira gutxienez.

Diruz lagun daitekeen oinarriko gastu subentzionagarri bakoitzari % 60ko laguntza-intentsitatea aplikatuko zaio.

Gauzatzeko epea

Proiektuak hasi eta gehienez ere 12 hilabeteko epean gauzatu beharko dira.

Justifikatzeko epea

Diruz lagundu daitekeen jarduera amaitu ondoren, eta 90 egun naturaleko epean, erakunde onuradunek jarduera justifikatu beharko dute, SPRIren web-orrian ezarritako likidazio-eskaeraren inprimakiak erabiliz.

Enpresaren tamaina
1 - >250
Sektore ekonomikoa
Industria sektorea
Industriari lotutako zerbitzuak
Handizkako merkataritza
Elikagaigintza
Eraikuntza
Garraioa
Erakundea
SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia
Eusko Jaurlaritza
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2026 | All Rights Reserved