• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
EMET 2026 – ENPRESA TURISITIKOEN EKINTZAILETZARAKO ETA LEHIAKORTASUNA HOBETZEKO LAGUNTZAK
Dirulaguntza mota:
Ekintzailetza
Eskatzeko epea:
2026/04/16 - 2026/05/16

Turismo-negozio berriak sortzeko eta sektorea modernizatzeko eta berritzeko laguntza-programaren deialdia egitea da agindu honen xedea.

Helburu horrekin bat etorriz, Euskal Autonomia Erkidegoan tokiko garapena erraztuko duten turismo-negozio berriak sortzen lagunduko da, bai eta euskal turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzera bideratutako jarduerak ere, berrikuntza teknologikoa, turismo-eskaintza hobetzea eta optimizatzea eta/edo turismo seguru, jasangarri, arduratsu eta irisgarri baterantz egokitzea bultzatuz, betiere honako laguntza-ildo hauetan sartzen badira:

  • Turismo-negozio berriak sortzeko ekintzailetza
  • Turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzea

Onuradunak.

Agindu honetan bildutako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte enpresaburu indibidual edo  autonomoak eta pertsona juridikoak (aurrerantzean, pertsonak) ondasun-erkidegoek eta sozietate  zibilek, betiere Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) jarduteko eskatzen diren legezko baldintzak  betetzen badituzte. Ondoren zerrendaturiko tipologiaren batean biltzen badira turismo-jarduera  horiek:
a) ostatu-establezimenduak,
b) bitartekaritzako turismo-enpresak,
c) jatetxe-arloko enpresak
d) upategiak (betiere zerbitzu turistikoak eskaintzen dituztenean),
e) garraio turistikoko enpresak,
f) turismo aktiboko enpresak,
g) biltzarrak antolatzen dituzten enpresa profesionalak,
h) gaitutako turismo-gidak,
i) Jarduera nagusia bisita gidatuak egitea duten enpresak (free tour-ak izan ezik),
j) autokarabanak hartzeko eremu berezien titularrak.
2.– Kanpoan geratzen dira agindu honen 3. oinarrian jasotako definizioekin bat ez datorren  jarduera ekonomikoren bat gauzatzen duten pertsonak, bai eta sozietate publikoak eta zuzenbide  publikoko erakundeak ere; kanpoan geratzen dira, orobat, kapitalean edo gobernu-organoetan  administrazio publikoen edo haien mendeko erakundeen partaidetza nagusia duten beste batzuk  ere.

Diruz lagun daitezkeen jarduketak.

1.- Agindu honetan jasotako laguntzak lerro hauetakoren batean sarturiko jarduketak finantzatzera bideratuko dira:
a) Turismo-negozio berriak sortzea, II. eranskinean zehaztutako ezaugarrien arabera.
b) Honako xede hauek bilatzen dituzten turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzea,  III. eranskinean zehaztutako ezaugarrien arabera:

    •  Turismo-enpresen eta -zerbitzuen berrikuntza, soluzio teknologikoen bitartez
    • Enpresen turismo-eskaintza hobetzea eta optimizatzea.
    • Eskaintza turismo segurura, jasangarrira, arduratsura eta irisgarrira egokitzea.

2.– Lerroek elkar baztertzen dute.

3.– Laguntzaren xede diren inbertsioak EAEn kokatu beharko dira

Dirulaguntzen zenbatekoa.

1.- Negozio berriak sortzera bideratutako ekintzailetza-proiektuetarako (II. eranskinean daude  jasota) gehieneko dirulaguntza diruz lagun daitekeen gastuaren % 40 izango da, 18.000 eurora  arte.
2.– Turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzera bideratutako proiektuetarako (III. eranskinean  daude jasota) gehieneko dirulaguntza diruz lagun daitekeen gastuaren % 30 izango da,  15.000 eurora arte

Inbertsioetarako eta gastuetarako epea:   2025eko abenduaren 11tik 2026ko abenduaren 11ra bitartean egin, fakturatu eta ordaintzen direnak.

Eskaera egiteko epea:  2026eko Apirilak 16 tik Maiatzak 16 ra.

Enpresaren tamaina
-
Erakundea
Eusko Jaurlaritza
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2026 | All Rights Reserved