• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Ekintzailetza
    • Industria Lehiakortasuna
    • Tokiko Merkataritza
    • Talentua eta Enplegua
    • Turismoa
    • Toki Garapena
  • Programak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
Arrantzaren eta akuikulturaren sektorerako laguntzak EAE 2025
Dirulaguntza mota:
Eskatzeko epea:
2026/06/11 - 2026/10/30

Oinarri hauen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko arrantza- eta akuikultura-sektorerako laguntzak erregulatzeko arauak onartzea. Laguntza horiek Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko uztailaren 7ko 2021/1139 (EB) Erregelamenduan daude aurreikusita. Erregelamendu horren bidez, 2021eko urtarrilaren 1etik 2027ko abenduaren 31ra bitartean Europako Itsas, Arrantza eta Akuikultura Funtsa ezartzen da, eta 2017/1004 (EB) Erregelamendua aldatzen da (aurrerantzean, FEMPA Erregelamendua).

Pertsona onuradunak

Honako hauek izan daitezke oinarri hauen onuradunak, laguntza-modalitatearen arabera: pertsona fisikoak eta juridikoak, ondasun-erkidegoak, arrantza-sektoreko ekoizleen elkarteak, arrantzaleen kofradiak eta horien federazioak, eta diruz lagun daitezkeen inbertsioak eta gastuak kontratatu, finantzatu edo egiten dituzten erakunde zientifiko edo teknikoak.

Laguntza-lerroak

  • Arrantza-baliabideen kudeaketa iraunkorra
  • Hondakinen bilketa, arrantzaleek itsasoan eta hondartzetan parte hartuz
  • Arrantzaren eragina gutxitzea
  • Energia-eraginkortasuna eta klima-aldaketa arintzea, gaitasuna handitu gabe
  • Energia-eraginkortasuna eta klima-aldaketa arintzea, gaitasuna handituta
  • Motorrak ordeztea edo modernizatzea
  • Itsasontziko lan- eta segurtasun-baldintzak hobetzea, arrantza-gaitasuna handitu gabe
  • Itsasontziko lan- eta segurtasun-baldintzak hobetzea, edukiera handituta
  • Arrantzale gazteentzako hasierako laguntza
  • Balio erantsia, ekonomia zirkularra eta elikagaien segurtasuna
  • Berrikuntza
  • Prestakuntza
  • Kontrola, ikuskapena eta betetzea
  • Arrantza-portuak, lehorreratzeko lekuak, lonjak eta ainguralekuak
  • Berrikuntza akuikulturan
  • Inbertsio produktiboak eta enpresak sortzea akuikulturan
  • Akuikulturako neutraltasun klimatikorako inbertsioak
  • Akuikulturak ingurumen-egoera onari egiten dion ekarpena eta ingurumen-zerbitzuak ematea
  • Animalien osasun- eta ongizate-neurriak
  • Giza kapitala eta sareko lana sustatzea
  • Akuikultura-ekoizpeneko eremuen potentziala handitzea
  • Ikerketa eta ezagutzaren hobekuntza bultzatzea
  • Akuikultura-ustiategietarako berariazko aholkularitza-zerbitzuak
  • Merkaturatzea hobetzea, arrantzako eta akuikulturako produktuak sustatzeko kanpainen bidez
  • Merkaturatzeko eta eraldatzeko inbertsioak
  • Arrantzako eta akuikulturako produktuen, ontzien eta aurkezpenen kalitatearen eta balio erantsiaren esparruan merkaturatzea sustatzea

Gauzatzeko epea

Diruz lagundu daitezkeen inbertsioak eta gastuak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan egin behar dira, edo egoitza-portua bertan duten arrantza-ontzietan. 2026an hasi eta 2028ko abenduaren 31 baino lehen amaitu behar dira.

Justifikatzeko epea

La justificación deberá presentarse en el plazo máximo de un mes desde la fecha límite establecida para la ejecución de las actuaciones previstas y, en cualquier caso, antes del 15 de enero del año siguiente.

Enpresaren tamaina
1 - >250
Sektore ekonomikoa
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2026 | All Rights Reserved