• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Ekintzailetza
    • Industria Lehiakortasuna
    • Tokiko Merkataritza
    • Talentua eta Enplegua
    • Turismoa
    • Toki Garapena
  • Programak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
MerkaEkin 2026 merkataritza-ekintzailetzarako laguntza. Merkataritza-Ekintzaile Ekin+
Dirulaguntza mota:
Ekintzailetza ,  Inbertsioetarako laguntzak
Eskatzeko epea:
2026/06/10 - 2026/09/15

Agindu honen bidez, merkataritza-jarduerarekin lotutako ekintzailetza-proiektu bideragarri eta sendo berriak sustatu nahi dira, ekintzaileei edo enpresa ekintzaileei ideia heltzen eta Euskal Autonomia Erkidegoan abian jartzen lagunduz.

Euskadin kokatzen diren edo kokatuko diren merkataritza-ekintzailetzako proiektuen inbertsioak eta gastuak diruz laguntzeko programa.

Diruz lagundu daitezkeen inbertsioak 

Merkatu-prezioen mendeko inbertsioak, gutxienez 500 euroko zenbatekoa (BEZik gabe) gainditzen dutenak, eta guztien batura 5.000 eurora (BEZik gabe) iritsi beharko da gutxienez. Diruz lagundu daitekeen gehieneko zenbatekoa 25.000 eurokoa da.

Inbertsioak enpresaren aktibora batu beharko dira, diruz lagunduko den enpresaren merkataritza-azpiegituran fisikoki kokatuta egon beharko dute, diruz lagundutako jarduerara bideratu beharko dira eta, txertatzen direnetik, gutxienez hiru (3) urtez egon beharko dute establezimenduan.

Dena delako planean berariaz jasota daudenak izango dira inbertsio diruz lagungarriak; hauek besteak beste:

  1. a) Merkataritza-lokalean, instalazio teknikoetan eta biltegietan egiten diren inbertsioak:

1.º Eraberritze- eta egokitze-lanak.

2.º Tresneria eta sistema funtzionalak instalatzea: Negozioaren funtzionamendu operatiborako beharrezkoak diren ekipoak eta sistemak instalatzea, egokitzea eta martxan jartzea (elektrizitatea, iturgintza, sare informatikoak, klimatizazioa).

3.º Irisgarritasuna: Irisgarritasun-araudia betetzen dela ziurtatzeko egokitzapenak.

4.º Jasangarritasuna: Energia-efizientzia, energia berriztagarrien erabilera edo hondakinen kudeaketa jasangarria hobetzea.

  1. b) Altzarietan egindako inbertsioak.
  2. c) Makineria espezializatuan egindako inbertsioak: Ekoizpenerako edo zerbitzurako behar diren makinak.
  3. d) Teknologian egiten diren inbertsioak:

1.º Ekipo informatikoak: Ordenagailuak edo inprimagailuak, edo negozioak behar bezala funtzionatzeko behar den edozein ekipo.

2.º Softwarea eta kudeaketa-sistemak: Negozioa kudeatzeko eta optimizatzeko software berezia (Enpresa Baliabideen Plangintza -ERP-, Bezeroarekiko Harremanen Kudeaketa-Negozioa kudeatzeko eta optimizatzeko software berezia -CRM-, fakturazioa kudeatzeko programak, inbentarioen kudeaketa, bezeroen kudeaketa, salmentak, kontabilitatea).

3.º Merkataritza elektronikoa eta online plataformak: Web-orriak sortzea eta garatzea, edo online dendak, aplikazio mugikorrak eta e-commerce plataformak sortzea eta garatzea, betiere indarrean dagoen araudiaren arabera.

4.º Komunikazio-ekipoak: Telefono-terminalak, ordenagailuak edo tabletak, baldin eta zerikusi zuzena badute programa honen bidez diruz lagundutako konponbide teknologiko batekin.

5.º Salmenta-puntuaren sistema: Salmenta-puntuen terminalak (SPT), kutxa erregistratzaileak, kobrantza-sistemak, ordainketen kudeaketa, barra-kodeen irakurgailua eta prezioak elektronikoki etiketatzeko sistemak.

6.º Erosketa-esperientzia hobetzeko ekipo digitalak.

7.º Automatizazio- eta kontrol-sistema adimentsuak: Saltegia adimenez kudeatzeko sistemak, automatismoak eta hurbileko aktibatzaileak.

  1. e) Ibilgailuak erosteko inbertsioak: ibilgailu mistoak eta banaketa-bizikletak eta -trizikloak (elektrikoak barne), denak ere produktuak garraiatzeko eta produktuok bezeroen edo beste salmenta-puntu batzuen artean banatzeko.
  2. f) Eskualdatze-eskubideak.

Diruz lagundu daitezkeen gastuak

Merkataritza-negozioa abian jartzean sortutako merkatu-prezioei lotutako gastuak. Gastuak diruz lagundu ahal izateko, gastu-mota bakoitzak 100 euroko gutxieneko kopurua gainditu beharko du (BEZik gabe), eta gastu guztien batura, guztira, 1.500 eurokoa izango da gutxienez (BEZik gabe).

Negozio Planean berariaz jasotzen direnak lagunduko dira diruz, honako gastu-mota hauen arabera:

  1. a) Eraketa-gastuak:

1.º Enpresaren erregistroa eta administrazio-izapideak: Enpresaren legezko inskripzioa, notarioen ordainsariak, eta enpresaren egitura juridikoa ezartzeko beste administrazio-gastu batzuk (notariotza, merkataritza-erregistroa, administrazio-tasak).

2.º Lizentziak eta baimenak eskuratzea: Negozioa irekitzeko lizentziak eta baimenak lortzea.

3.º Ordutegi profesionalak: Zerga-, lan-, kontabilitate- eta lege-aholkularitzako zerbitzuak.

  1. b) Saltegiko gastuak:

1.º Saltegia alokatzea: Negozioak kokaleku fisikoa behar baldin badu, bebarruak alokatzeko gastuak, salbuespen hauek salbu: kokaleku hori familia-etxearen zati izatea edo beste enpresaren batekin erabiltzen den lekuren bat; lokalaren errentatzailearekin odol- edo ezkontza-ahaidetasuna egotea (bigarren mailarainokoa); edo errentatzaile hori erakunde onuradunaren

bazkide edo partaide izatea.

2.º Proiektu teknikoak: Negozioa egokitzeko eta martxan jartzeko beharrezkoak diren proiektu teknikoak, baina profesionalek eginak.

3.º Irisgarritasuna: establezimenduaren irisgarritasunari buruzko txostena, araudira egokitzearren (aukerakoa da).

  1. c) Marketin- eta sustapen-gastuak:

1.º Marketina eta publizitatea (online eta off line): Publizitate-kanpainak, kanpaina digitalak, etab.

2.º Diseinua eta branding-a: Markak erregistratzeko, logotipoak edo irudi korporatiboa diseinatzeko eta sustapen-materiala sortzeko gastuak (liburuxkak, aurkezpen-txartelak, etab.).

  1. d) Prestakuntza espezializaturako gastuak: Ekintzaileak eta langileak gaitzea edo prestatzea merkataritza-jarduerarekin zuzenean lotutako arlo garrantzitsuetan.
  2. e) Negozioa garatzeko azterketa estrategikoak.
  3. e) Ibilgailuak alokatzeko gastuak: ibilgailu mistoak eta banaketa-bizikletak eta -trizikloak (elektrikoak barne), denak ere produktuak garraiatzeko eta produktuok bezeroen edo beste salmenta-puntu batzuen artean banatzeko.
  4. g) Finantza-errentamendua (leasing) eta errentamendu operatiboa (renting): Agindu honen arabera diruz lagundu daitekeen ibilgetua leasing edo renting bidez alokatu behar bada, kuotak lagundu ahal izango dira diruz, interesik eta exekuzio-aldiko gasturik gabe.

Laguntzaren zenbatekoa: Onartutako zenbatekoen (gastuak edo inbertsioak) % 80ko dirulaguntza emango da

Informazio guztia eta Eskaera egiteko: Klik

Enpresaren tamaina
-
Sektore ekonomikoa
Ileapaindegiak eta estetika zentroak
Merkataritza
Txikizkako Merkataritza
Erakundea
Eusko Jaurlaritza
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2026 | All Rights Reserved