• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Ekintzailetza
    • Industria Lehiakortasuna
    • Tokiko Merkataritza
    • Talentua eta Enplegua
    • Turismoa
    • Toki Garapena
  • Programak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
«Lortu Berria» laguntza-programa 2026
Dirulaguntza mota:
Bestelako laguntzak
Eskatzeko epea:
2026/07/14 - 2026/10/30
Araudia:
Minimis

«Lortu Berria» laguntza-programaren xedea da Lortu Berria Zerbitzuaren bidez finantza-osasuneko proiektuak gauzatan egiteko laguntzak ematea arautzea. Zerbitzu hori industria-produktuarekin eta industria-prozesuarekin lotutako industria-enpresei eta zerbitzu-enpresei zuzenduta dago, finantza-osasuna lortzea ahalbidetuko dieten proiektuak egiten lagun diezaieten. Proiektuetan honako hauek sartuko dira: aurretiazko diagnostikoa, analisi eta diagnostiko integrala, ekintza-plan bat egitea eta zehaztutako neurriak gauzatzen laguntzea.

Enpresa onuradunak

Programa honen xede diren dirulaguntzak eskuratu ahal izango dituzte enpresa industrialek eta produktu-prozesu industrialari lotutako zerbitzu-enpresek, bideragarritasuna arriskuan jartzen duten eta/edo lehiakortasuna mehatxatzen duten egoerei aurre egiten dieten edo arrisku-seinale goiztiarrak identifikatzen dituzten pertsona juridikoek, baldin eta:

  • Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera-zentro bat izatea.
  • Euskadiko Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren dagokion epigrafean alta emanda badaude.

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak

Diruz lagundu daitezkeen jardueratzat hartuko dira Lortu Berria Zerbitzuan sartuta daudenak, honako hauek ahalbidetzen dituzten finantza-osasuneko proiektuak gauzatzeko:

  • Onuradunaren abiapuntuko egoeraren aurretiazko diagnostikoa egitea.
  • Enpresaren diagnostiko integrala egitea.
  • Onuradunaren bideragarritasuna bermatzeko eta haren lehiakortasuna indartzeko beharrezkoak diren neurriak zehaztuko dituen ekintza-plana egitea.
  • Zehaztutako neurriak ezartzen hasierako laguntza ematea.

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak honako proiektu-tipologia hauetako baten barruan sartuko dira:

  • Berregituraketa ekonomiko-finantzarioa.
  • Sozietateen gobernantza eta berrantolaketa.
  • Belaunaldien ondorengotza eta erreleboa.
  • Bat-egiteak eta eskuratzeak (M & A).
  • Proiektu konbinatuak.

Gastu hautagarriak

Laguntza gauzazko dirulaguntza gisa bideratuko da, diagnostiko-zerbitzu espezializatuak emanez, ekintza-planak eginez eta adituei lagunduz Lortu Berria Zerbitzuaren barruan.

Laguntzaren zenbatekoa

1. fasea

  • Gauzazko laguntzaren zenbatekoa: 1.200 euro (zergak kanpo).
  • 8 eta 10 lanordu bitarteko tartearen baliokidea.
  • 1. fasearen kostuaren % 100eko dirulaguntza.

2. fasea

  • Orduko prezioa 130 eurokoa izango da (zergak kenduta).
  • Dirulaguntzak diruz lagundu daitekeen jarduketaren kostu osoaren % 90 estaliko du.
  • Gainerako % 10a nahitaezko koordainketaren bidez finantzatu beharko du erakunde onuradunak.

Gauzatzeko epea

1. fasea: 15 egun naturaleko epea, dirulaguntza emateko ebazpena ematen denetik aurrera.

2. fasea: 9 hilabeteko epea, gehienez, 2. fasea emateko ebazpena ematen denetik aurrera.

Dirulaguntzaren justifikazioa

Jarduerak amaitu ondoren, erakunde onuradunek, laguntza-talde adituaren laguntzarekin, hura justifikatu beharko dute, SPRIren web-orrian gaitutako likidazio-eskaeraren bidez.

  • 1. fasea likidatzeko eskaera gehienez ere 15 egun naturaleko epean aurkeztu beharko da, 1. fasea emateko ebazpena ematen denetik zenbatzen hasita.
  • 2. fasearen likidazio-eskaera proiektua amaitzean aurkeztu beharko da, eta, nolanahi ere, beranduenez, 2027ko irailaren 16an edo 2. fasea emateko ebazpena eman eta gehienez ere 9 hilabeteko epean.
Enpresaren tamaina
1 - >250
Sektore ekonomikoa
Industria sektorea
Industriari lotutako zerbitzuak
Erakundea
SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2026 | All Rights Reserved
Gardentasun Ataria Lege oharra