• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Ekintzailetza
    • Industria Lehiakortasuna
    • Tokiko Merkataritza
    • Talentua eta Enplegua
    • Turismoa
    • Toki Garapena
  • Programak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
Garapen jasangarria sustatzen duten ekintzetarako dirulaguntzak 2026
Dirulaguntza mota:
Ingurumena eta efizientzia energetikoa
Eskatzeko epea:
2026/10/30 - 2026/11/29

Agindu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeei zuzendutako dirulaguntzen deialdia egitea, garapen jasangarria sustatzera bideratutako jarduketak gauzatzeko.

Laguntzak hiru jarduketa-lerrotan egituratzen dira:

  • Klima-aldaketa.
  • Ondare naturala.
  • Asteklima 2026.

Erakunde Onuradunak

Honako toki-erakunde hauek izan daitezke onuradun Euskal Autonomia Erkidegoan:

  • Udalak.
  • Kontzejuak eta udalerriaren azpiko gainerako toki-erakundeak.
  • Mankomunitateak.
  • Kuadrillak eta eskualdeak.
  • Toki-erakunde autonomoak.
  • Toki-erakundeen enpresa-erakunde publikoak.
  • Toki-partzuergoak.
  • Toki-merkataritza sozietateak.
  • Toki-fundazio publikoak.

Diruz lagundu daitezkeen jarduketak

1. lerroa. Klima-aldaketa

  • Bero-boladei, lehorteei, uholdeei edo itsas mailaren igoerari lotutako arriskuak prebenitzeko klima-aldaketara egokitzeko neurriak.
  • Klima-babeslekuak.
  • Naturan Oinarritutako Konponbideak (NOK).
  • Hiri-eremuen naturalizazioa eta berdeguneen sustapena.
  • Zuhaitz-estaldura handitzea.
  • Karbonoa xurgatzeko jarduketak, hustubide naturalen bidez.

2. lerroa. Ondare naturala

  • Habitat naturalen kontserbazioa, leheneratzea eta hobekuntza.
  • Espezie exotiko inbaditzaileak desagerraraztea.
  • Mehatxatutako flora- eta fauna-espezieak kontserbatzea.
  • Konektibitate ekologikoa eta azpiegitura berdea hobetzea.
  • Eremu degradatuak leheneratzea.
  • Ondare geologikoa babestea eta kontserbatzea.

3. lerroa. Asteklima 2026

Klima-aldaketaren aurrean herritarrak sentsibilizatzeko eta mobilizatzeko jarduerak:

  • Hitzaldiak eta jardunaldiak.
  • Tailerrak eta erakusketak.
  • Ipuin-kontalariak.
  • Zinema.
  • Antzerkia.
  • Lehiaketak.
  • Bisitaldiak, irteerak eta martxak.
  • Ingurumen-sentsibilizazioko bestelako jarduerak.

Diruz lagundu daitezkeen gastuak

Diruz lagungarriak izango dira diruz lagundutako jardueraren izaerari zalantzarik gabe erantzuten dioten, behar-beharrezkoak diren eta proiektuaren gauzatze-epean egiten diren gastuak.

Honako hauek barne hartu ahal izango dira, besteak beste:

  • Diruz lagundutako jarduketei lotutako obrak eta inbertsioak.
  • Laguntza teknikoak.
  • Kanpoko zerbitzuak.
  • Deialdian berariaz aurreikusitako azterlanak.
  • Materialak eta hornidurak.
  • Proiektuari lotutako komunikazio- eta sentsibilizazio-ekintzak.

Ondare naturalaren lerroan lurzoruen erosketa diruz lagundu ahal izango da, tasazio-balioaren %40ko gehieneko mugarekin.

Laguntzen Zenbatekoa

Deialdiaren zuzkidura ekonomiko osoa 4.000.000 eurokoa da, honela banatuta:

  • Klima Aldaketaren Lerroa: 2.500.000 €.
  • Ondare Naturalaren Lerroa: 1.400.000 €.
  • Asteklima 2026 Lerroa: 100.000 €.

Klima Aldaketaren Lerroa

  • 7.000 biztanletik gorako erakundeak: diruz lagundu daitezkeen gastuen %80ra arte.
  • 7.000 biztanletik beherako erakundeak: diruz lagundu daitezkeen gastuen %95era arte.
  • Gehienez 225.000 € proiektu bakoitzeko.
  • Gehienez 20.000 € klima-babeslekuetarako eta 5.000 biztanletik beherako udalerri eta eskualdeetan egokitzapen-neurriak planifikatu eta lehenesteko jarduketetarako.

Ondare Naturalaren Lerroa

  • 7.000 biztanletik gorako erakundeak: diruz lagundu daitezkeen gastuen %75era arte.
  • 7.000 biztanletik beherako erakundeak: diruz lagundu daitezkeen gastuen %95era arte.
  • Gehienez 100.000 € proiektu bakoitzeko.

Asteklima 2026 Lerroa

  • 7.000 biztanletik gorako erakundeentzat diruz lagundu daitezkeen gastuen %80ra arte.
  • 7.000 biztanletik beherako erakundeentzat %95era arte.
  • Gehienez 7.000 € udal-eremuko erakunde bakoitzeko.
  • Gehienez 10.000 € udalaz gaindiko erakunde bakoitzeko.

Gauzatze Epea

  • Diruz lagundutako jarduketak 2026ko urtarrilaren 1etik 2028ko urriaren 31ra bitartean gauzatu beharko dira.
  • Asteklima 2026 lerroan, jarduketak Euskadiko Klima eta Energiaren Astearen barruan egin beharko dira.

Justifikazio Epea

  • Erakunde onuradunek diruz lagundutako jarduketak 2028ko urriaren 31 baino lehen gauzatu eta justifikatu beharko dituzte.
  • Asteklima 2026 lerroan, justifikazio-dokumentazioa deialdiaren ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean aurkeztu beharko da.

Intereseko beste xehetasun batzuk

  • Klima Aldaketaren eta Ondare Naturalaren lerroak norgehiagoka-erregimenean ematen dira.
  • Asteklima 2026 lerroa onartutako eskaeren artean hainbanaketa bidez esleitzen da.
  • Ihobe, S.A. sozietate publikoa programaren erakunde laguntzailea izango da.
  • Laguntza hauek helburu bererako beste dirulaguntza batzuekin bateragarriak dira, betiere gainfinantzaketarik ez badago.
Udalerriaren tamaina
< 5000 biztanle
> 5000 biztanle
Erakundea
Eusko Jaurlaritza
Udalerriaren kokapena
Kostaldea
Landa eremua
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2026 | All Rights Reserved
Gardentasun Ataria Lege oharra